Euskarazko udarako jardueretan izen emateko epea irekia da

Ikasturtea amaituta Euskara Zerbitzutik udarara begira haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak antolatu ohi dira. Aurtengo eskaintza izaera anitzadun zientzia tailerrak eta nerabeei zuzendutako Mogie Gima. Honen inguruan aritu zaigu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Garate euskara teknikariak. Izen emateak ekainaren 26ra bitarte izanen direla komentatu digu beraz agudo. Izen ematea Udako tailerrak hemenIzen ematea MogieGimen hemen […]

Euskararen pizgarri berri bat pizteko eginen da Euskaltzaleon Martxa larunbatean

Abenduaren 27an izan zuen hasiera Pizkundea deritzon dinamika milaka euskaltzale Bilbon batuta. Pizgarri latza bertan bildutakoa eta bigarren pizgarri bat ere eman zen aditzera, ekainaren 13an Iruñean izanen zen Euskaltzaleon Martxa. Data hartatik hona pixkanaka-pixkanaka joan gara ezagutzen martxa honen  nondik norakoak. Lehena lema izan zen Euskaraz behar den dena egiteko aurkeztu ziguten. Gerora etorri ziren […]

Euskal Herriko kantuzaleen topaketa izanen da larunbatean Gasteizen

Gasteiz hiriak hartuko du aurtengo Euskal Herriko Kantuzaleen topaketa Bagare Bagoaz lelopean. Larunbatean izanen da eta Euskal Herri osotik hurbildu eginen dira ahotsak prest izanik Gasteizen barna hainbat kantu egitera. Bazkarian 675 lagun hartuko dute parte baina kantari gehiago espero dira egunean zehar. Honen inguruan Gasteizko Kantuzale elkarteko Kandi Anda izan dugu solasean eta berak […]

Mikroipuin eta bideo lehiaketaren irabazleen sariak banatuko dira Erronkarin

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltzak 8. eskolarteko mikroipuin lehiaketa eta eskolarteko 2. bideo lehiaketa izan ditu hizpide. Bihar, maiatzaren 8an Erronkariko Ibarreko etxean emanen dizkiete sariak garaileei, zeina zentru moduan Garralda izan den nagusi . Zorionak irabazleei eta baita parte hartu dutenei!     Idoia Zabaltza Irati Irratian

Haurren unibertsoa euskaldunagoa eraikitzeko dator Eusfera egitasmoa

Euskara sustatzerako Taupa Mugimenduak ekinaldi berri bat jarri du martxan, Eusfera. Haurren unibertsoa eta ingurua euskaldunago bat eraikitzea helburu sortutako ekimena dugu, zeina antolatzaile zein gurasoei baliabide desberdinak jartzen dituen eskuragarri helburua bete dadin. Ekimenak indarra hartuko du maiatzaren 7tik 17ra zeinetan tarte horretan misioak eta Euspazioak (euskarazko aisialdia sustatzeko guneak) areagotu eginen diren. Ariketa […]

Euskara gerturatzea helburu Korrika 12. eguna izanen da asteazkenean

Korrika 11 egunez gurutzatu zuen Euskal Herria, euskara gara lemapean. Pirinioetako AEKak kudeatzen zituen 126 lekuko hartze eta egun borobilak izan zirela esan dezakegu, hala adierazi baitigu AEK-ko kidea den Garazi Iribarren Zabaltzak izandako elkarrizketan. Korrikak emandako indarra aprobetxatuz sortu da Korrikaren 12.eguna ekinaldia, zeinetan euskara ikasteko zalantzetan dauden horiei asteazken honetan doako klase bat […]

Xanti Begiristain Madotz: Estatu Frantsesaren euskararekiko jarrera

Xanti Begiristain Madotz lagunak bere iritziak plazarazten dizkigu bi astetan behin dugun kolaborazioetan. Gaur aurreko astean Baionan izandako epaiketa azpimarratu du zeinetan agerian geratu zen estatu frantsesak euskararekiko duen begirune eskasa, ez baitzieten laga hiru epaituei euskaraz deklaratzen. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Korrikari begirako beroketa Idoia Zabaltzarekin

Korrika urtea dugu eta esfortzu denak daude auzolanean eraikitako ekimen honi indarra ematera eta ideia honekin etorri zaigu gaur Idoia Zabaltza. Korrika kulturalaren baitan dauden hitzorduak errepasatu eta jendea animatu dugu Korrikan parte-hartzera. Korrika Kulturalean ditugun hitzorduak Auñamendi Agoitzen:Otsailak 13, 19:00 Angiluerreka Agoitz -Korrika aurkezpena eta bertso-poteoaOtsailak 20, 21:30 Erroko etxea elkartean- Bertso afaria Maialen […]