Bihar aurkeztuko dute Iratira Bidaiak proiektuaren bigarren liburukia Agoitzen

Ikuskizun bikaina prestatu dute Kati Leatxe Aristuk eta Estitxu Larrea Leatxek Iratira Bidaiak proiektuko bigarren liburukia aurkezteko, Sormen bidea azpititulua duena. Lehena informazio interesgarriak zekartzan, honek aldiz sorkuntzari ematen dio garrantzia eta bertan emakume sortzaile desberdinek euren ekarpena egin dute, idatziz edota euren ilustrazioak egiten. Aurkezpenean musika, ilustrazioak, giro goxoa,.. ziurtaturik Kati Leatxe izan dugu […]

Ritual 2023ren ondorioak eta Ritual 2025 gaztea proiektua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

Kati Leatxe Aristuk eta Rut Iturbide Rodrigok gidatutako proiektuak ditugu bai Ritual 2023 eta baita Ritual 2025 gaztea, azken honetan Estitxu Larrea diseinatzaileak pisu handia izango duelarik. Emakumeen testigantzak, bizipenak, anekdotak, … beraiek kontatuta eta Pirinio eta Aurre-Pirinioan kokatuta. Lehen Ritualen ondorioak aurkeztuko dituzte gaur bertan izandako sortze ekimenetan eratutako baliabideak lagunduta eta baita 2025-eko […]

Literatur topaketa eta zineforuma antolatu du Karekin Kulturak Luzaiden

Ohikoa da gurean izatea Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristu, gauza interesgarri ugari antolatu ohi dituelako. Gaurkoan beregana jo dugu Nafarroako 8 udalerritan antolatu baititu literatur topaketak eta zineforumak, tartean Luzaiden. Larunbata honetan Blanca Eslava izanen da Paisajes del agua olerki liburuarekin eta bertaratutakoekin olerkiak partekatzen. Abenduaren 7an Maddi Barber zine zuzendari artzibartarraren 592 metroz goiti […]

Ritual proiektuari amaiera festa eskainiko diote larunbatean Zanduetan

Lan itzela egin dute aurre-pirinioko emakumeekin Ruth Iturbide Rodrigok eta baita Kati Leatxe Aristuk ere. Euren bizipenak jaso eta baita tailerren bitartez bizipen horiei irudia nola eman landu ere. Informazio guzti hori proiektuaren webgunean (www.karekinkultura.com) izanen da eskuragarri. Proiektu honek amaiera ezinhobea izanen du Ritual jaialdiarekin, zeina larunbata honetan izanen den Zanduetan. Hau aitzakitzat hartuta […]

Sormenezko idazkera arte garaikidearen baitan kokatzeko tailerra Agoitzen

UH-Arte arte garaikideko zentroak Uholdeak programaren bitartez zenbait herritara bideratu nahi ditu arte garaikidea ezagutzeko erakusketak eta horietako bat da Materialak Amatu-Materiales Maternales, zeinetan honen baitan Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuri egokitu dioten sormenezko idazkera tailer bat egitea. Horretaz solastu gara gaurkoan Katirekin. Tailerra datozen ostegunetan (Maiatzak 4-11) arratsaldeko 17:00etan Agoitzeko Kultur Etxean izanen da. […]

Aurre-pirinioetako emakumeen testigantzak eta ondare inmateriala jasotzeko errituala

Hori izanen da Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk eta Ruth Iturbide Rodrigok aurrera eramanen duten Ritual 2023 proiektua. Bertako emakumeen testigantzak eta ondare ez materiala jaso nahi dute eta horrekin ikerlan bat egin. Hori ardatz izanik, pertsonak trebatu nahi dituzte ondare hori jaso eta gorde dezaten artearen laguntzarekin, ilustrazio, argazki edota bideo bidez eta horretarako […]