Zalduako indusketek egiaztatu dute termen eraikitze faseak nolakoak izan ziren
Hiru astez izan dira bolondresak aurten Zalduako indusketa gunean lanean Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Oihane Mendizabal Sandonis arkeologoaren zuzendaritzapean. Termen ingurua arakatzen jarraitu dute eta bertatik irtendako objektu zein hormetatik ondorioztatu dute terma horiek bi faseetan eraiki egin zirela eta lehendabiziko erabilerak K.o. 10. urtean kokatu daitezkeela. Hau ondorioztatu ahal izan dute bertan Augusto […]