Pediatra Orain lemadun pankartapean bildu ziren Auñamendiko zenbait herritar irailetik hona pairatzen ari den egoera salatzeko. Auritzeko Osasun Eremuan pediatra zerbitzurik gabe daude iraila ezkeroztik, honek zonaldeko 188 haur eta nerabeei eragiten dielarik, ez baitute aukerarik osasun arreta egokitu duin bat edukitzeko. Hau, areagotu egin da, partxe bezala erabili izandako Agoitzeko kontsulta ere bertan behera geratu baita, Iruñeraino jeistea behartzen dituelarik haur eta nerabeak behar bezala artatuak izan daitezen.
Egoera honek ezinegona piztu zuen batez ere gurasoen artean eta hortik antolatzen hasi dira. Honek ekarri zuen pasa den ostiralean emandako lehen bilkura eta horren ostean Auritzeko osasun etxeko atarian elkarretaratzea egitera eraman zituen.
Hau dela eta, gaur gurean zonaldeko gurasoa den Aitziber Larrea izan dugu gurean zeina azaldu digun zer den gertaturikoa baita etorkizunean emanen diren pausuen berri ere. Egituratzen jarraitzea hobetsi zuten eta norbanakoek kexak aurkeztea hautatu dute lehen ekimen gisa, gerora sinadura bilketa abiatuko dute Pediatra zerbitzua berrezarri dezaten.
Aitziber Larrea Irati Irratian
