Aste honetako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik
Gaur bueltatu da gurera David de Andres, nabarmentzekoa izotzaldiak eta datorren euria. David de Andres Irati irratian
Gaur bueltatu da gurera David de Andres, nabarmentzekoa izotzaldiak eta datorren euria. David de Andres Irati irratian
Gaur izan dugu David de Andres berriz ere astean zeharreko eguraldiari errepaso bat eginez. Honen ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena egin digu. David de Andres Irati irratian
Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte ari atzizkiaren bitartez. Horren ostean musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Tolosa zen bilatzen genuen herria, […]
Irakurle taldea dagoen aldioro izan ohi gara Mikel Antza Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetako dinamizatzailearekin. Gaur, Ez Erran Inori, sexu abusuen inguruan darabilen Maddi Ane Txoperenak idatzitako eleberria. Honetaz aparte azkenaldian Mikel bera Coviteren kexaren eraginez Nafarroako Gobernuak bertako udalei errekerimendua helarazi die dinamizatzaile kargutik kendu dezaten. Horri erantzuten Auzperriko Irakule Taldeko partaideek idatzi bat […]
Igande honetan betetzen dira 38 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eraman zuela. Egunetara agertuko zen hilik Bidasoako uretan eta argi guztien arabera torturapean eraila izanagatik. Ezkeroztik bere memoria bere horretan dirau eta igande honetan Orbaitzetako Olan omenaldia antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herritar plataformak. Hau aitzakitzat hartuta bertako kidea den Ainhoa Buenorekin izan gara […]
Nazismoak Europa hartua zuen garaian baziren aliatuen ihes sare zenbait. Hauetako bat zen 0 sarea zeina Mendibeko zerrategia zuen zentrua. Bertan Charles Schepens oftalmologo famatuak beste hainbeste lagunekin batera ihesa sarea antolatu zuen zeinetatik estimatzen den 9000 lagun inguru lortu zutela ihes egitea. Meg Ostrum idazleak maisuki plazaratu zuen bertan bizitakoak eta Katakrak argitaletxe iruindarrak […]
Meteorologian ez ezik argazkilari trebea dugu David de Andres Iratialdeak antolatutako lehiaketan bigarren postua erdietsi baitu eta honen inguruan solastu gara hasieran. Ondoren asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena izan ditugu hurrenez hurren. David de Andres Irati irratian
Gaur ederki hustu ditu barruak Ainhoa Elizalde Ojerrek, haiek enpresa txikia izanik ogasun ikuskatzaile batekin izandakoak ekarri ditu gogora, betiere prosa finaz hornitutako testua irakurrita. Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean du izenburu gaurko kolaborazioak erne entzuteko modukoa. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:
Lasaia izan da eguraldiari dagokionean aste hasiera tenperatura epel eta euri ezarekin eta hala adierazi digu David de Andresek aste bukaerarako iragarpena eman aurretik. David de Andres Irati irratian
Xanti Begiristain Madotz itzuli zaigu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurkoan zinegotzia zela Kulturaz arduratzen zen Perez -Nievas zinegotziarekin bizi izandako pasartea ekarri digu Gizon Ozpindua izenburua duen ekarpenean . Entzun!