Bertatik bertara proiektua, ordutegi aldaketa eta liburutegiko berritasunak

Datorren ostegunean hasiko du udako ordutegia Aurizberriko Liburutegiak, hala azaldu digu Mari Mar Agosek bertako liburuzainak. Honetaz aparte liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu baita Bertatik Bertara azken jaialdiaren inguruan solastu ere. Mari Mar Irati irratian:

Erronkariko tokiak ezagutarazteko audiogidak prestatu dituzte Ainariak institutuko ikasleek

Gaur Ainariak institutuko ikasleak izan ditugu bertan garatutako proiektu baten inguruan solasean. Gaurko saioan Ainara irakasleaz aparte, DBH-2ko Helene, Lorea eta Alaitz izan ditugu Erronkariko Tokien inguruko audiogiden proiektua aurkezten. Taldeka egindako lana izan da, informazioa bilatu ostean ahozkotasuna lantzeko audiogidak eratzea otu zitzaien, zeinak aurki Irati irratiko web orrialdean topatu ahalko ditugun. Ikasleek egindako […]

Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldia David de Andres lagunarekin

Larunbateko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Ekaitz mardula izan zen Auritz,Orreaga, Auzperri eta Mezkiritz hartu zuena zeina txingorra edukitzera iritsi zen. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Ekainak 6): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez hego-haizea izanen da […]

Larunbatean mobilizazio festan parte-hartzera deitu dute Sorionekuak ekimeneko kideak

Aspaldi abiatu zuten Sorionekuak dinamika, euskara gurea dela aldarrikatu eta honen baitan mobilizazio festa bat antolatzea otu zitzaien dinamikako partaideei. Egunak joan egunak etorri aurkezpen, jaialdi, argazki edota beste hainbat ekimen antolatu dituzte herriz herri dinamika gorpuzteko, baita atxikimenduak jasotzen egon ere. Honen inguruan Sorionekuak dinamikako sustatzailea den Ane Eslava izan dugu gaur gurean. Larunbateko […]

Aetz bat Rockin 1000 Madrilen

Irrati batean entzundako iragarki batek dauka amets honen hasiera. Josiko bere lana egiten ari zela entzun zuen musikari bila zebiltzala Rockin 1000 Madrid erakustaldian parte-hartzeko. Musikan ibilia da eta eskarmentua badu gaur egun Kalatre taldean dabilena eta iritsi zitzaion aukera paregabea eta bitan pentsatu gabe ekin zion lanari. Horrek Madrileko Civitas Metropolitano zelaira eraman zuen […]

Gutik zura doan ondarearen inguruko ariketa izanen da arratsaldean Auritzen

Oso proiektu ederra sortu zuten Gutik Zura egitasmoaren baitan, zura nola lantzen zenetik hasita hainbat ekimen jorratu izan zituztena. Proiektu honen zuzendaria Marijose Barriola dugu, zeina gaur arratsaldean izanen dugun Auritzeko Kultur etxean Gutik Zura dokumentala aurkezten. Deialdia gaur da Filmoteka Nafarroan eta Auñamendi Zinema proiektuaren baitan arratsaldeko 19:00tan Auritzeko Kultur etxean, zeinetan Marijose Barriola […]

Astetarteko ekaitzak eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik.

Aste hasieran ekaitzak ehizatzen aritu da David de Andres meteorologoa. Ikaragarriak izan dira batutako euri datuak eta nahiko lokalizatuak ere. Honen ondoren, aste bukaera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Ostirala (Ekainak 2) : Egun argitsua dugu garukoa egun hasieran bada ere arratsaldean hodeiak ugarituz eta ekaitzak lehertzeko arriskua egonen delarik. Tenperaturak berdin mantenduko […]

Naturarekin eta ingurugiroarekin harremana estutzeko jaialdia da Arbola ibiltaria

Tafallan hasi zuen bere ibilbidea Labea zientzia , arte eta natura laborategiak Arbola ibiltaria jaialdia, zeina gizon emakumeen eta naturaren arteko erlazioan eragin nahi duen kultura eta artea bidelagun edukita. Datorren astean Esteribarren izanen ditugu, ondoren Artzira mugituko direlarik. Jaialdiaren inguruan solastu gara Esteribarren antolakuntzan dabilen Inesekin eta berak jaialdiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Informazio […]

Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa Mikel Albisurekin

Gaurkoan ikasturtean zehar Aurizberrin eta Agoitzen egondako irakurle taldeen inguruko balorazioa egin dugu, hauen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin. 7 liburu lehendabizikoan eta 6 bigarrengoan izan dira irakurritakoak eta oro har oso balorazio positiboa egin du Mikelek, baita erabiltzaileek ere. Urritik apirilera hilabetez hilabete aritu dira euskarazko literaturaz solasean eta talde giro apartak izan […]