Adimen emozionala lantzeko gizonen taldea batuko da aste honetan

Abenduaren 11 eta 12an batuko da Adimen emozionalaz baliatzen diren gizonen taldea Aurizberriko sabaian. Alvaro Embidek gidatzen duen taldea bestelako maskulinitate bat eraikitzeko bidean pausuak ematen dute, eztabaida eta solasaldiaren bitartez gehienbat eta ikasturte hau taldea martxan den 4. dugu. Hau aprobetxatuz Alvaro Embidekin izan gara taldearen nondik norakoak ezagutzen.       Alvaro Embid […]

Emakume baten bizitzan jasotako indarkeri desberdinak landuko dituzte larunbatean Nagoren bakarrizketa baten bitartez

“Corazon de campeona” bakarrizketa izanen da larunbatean Nagoren, emakumeen kontrako indarkeria desberdinak azaleratuko dituen lana. TDiferencia antzerki konpainiak ekoitzia, Maite Redinen gidoiari esker Ainhoa Ruiz antzezleak taularatuko du lana, zeinetan umorearen bitartez emakume batek bere bizitzan zehar jasotzen dituen mezu eta indarkeria desberdinak azaleratuko diren. Ekimena, Auñamendi aldeko Berdintasun zerbitzuak antolatua da. Antzezpena aitzakitzat harturik […]

Bi antzezlan dakarzkigute asteburuan Pirinioetara Tdiferencia konpainiakoek

Hausnartu arazi egiten gaituzten gaiak jorratu izan ohi dituzte Tdiferencia antzerki konpainiakoek, tartean berdintasuna, feminismoa eta indarkeri desberdinak. Asteburu honetan bi antzezlanekin hurreratuko zaizkigu gurera, bullyingaren fenomenoa lantzen duen Jolastokia antzerkiarekin Otsagabiara eta historian zehar izandako emakumezkoen inbisibilizazioa jorratzen duen “La teoria de Sophie Germain”. Bi antzezpen hauen inguruan aritu gara bertako kidea den Maite […]

Berdintasun politikak eta ekinaldiak sustatzeko teknikariak lanean dira

Zonaldearen behar bat asetu da, urriaren 26tik lanean baitaude Berdintasun Teknikariak Pirinioan. Bi dira eta gaurkoan Auñamendi eskualdeaz arduratzen den Amaia Abucide Aylagasekin izan gara bera ezagutzen lehendabizi eta bere lana ondoren. Berdintasun politikak garatu eta gizartean eragiteko erronka dauka. Aipatu digunez harrera bikaina izan du hemengo biztanle zein agintarien aldetik. Gogotsu dator lanerako eta […]