Agoizko Haur eskola kudeatzeko Aranea proiektua aurkeztu dute

2013an hartu zuten Garazi Labianok eta Joseba Corerak Agoitzeko Haur Eskolako gidaritza Taupadak haur eskola kooperatiba baten bitartez kudeatuz. Bertan lan asko eta ona egin izan dute alor pedagogikoan etengabeko garapena eduki dute eta urtez-urte aritu dira bertan parte-hartzen duten alor desberdinetako lagunekin konplizitatea lantzen. Horrek eman zuen bide eztabaida prozesu bat abiatzera zeinetan Haur […]

Irati Biosfera Erreserba moduan sailkatu du UNESCOk

UNESCOk Marokon eginiko bilkuran 11 gune berri izendatuak izan ziren Biosfera Erreserba modura, horien artean Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako Iratiko oihana. Urte luzeen lanaren fruitua da izendapen hau, urteak eman baitituzte eskaerak eta lanak bideratzen duela bi urte arte, orduan aurkeztu baitzuten eskaria UNESCOn. Hala adierazi digu gaur izandako elkarrizketan Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakaria den […]

75 bat txirrindularik hartuko dute parte Kontrabandisten Ibilbidea BTT froga ez lehiakorran

Orbaitzeta Kirolak antolaturik uztailaren 27an 75 txirrindularik Kontrabandisten Ibilbidea BTT kirol froga ez-lehiakorrean hartuko dute parte. Bi distantzia barnebiltzen ditu froga honek , ertaina( 30km eta 768m-ko desnibela) eta luzea (47km eta 1709m-ko desnibela), zeinak Irati inguruak modu jasangarri eta osasuntsuan ezagutzeko aukera ezinhobea emanen duen. 100 partaideren langa kokatuta zuten baina arrakasta itzelak ikaratuta […]

Ostiraleko ekaitza eta aste osorako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Ostiralean gogotsu jo zuen ekaitz frontea zenbait tokitan arazoak sortuz ere eta hori bera errepasatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste osorako eguraldi iragarpena eman digu, batez ere Sanferminetara joateko gogoa dutenei interesgarria izanen zaielakoan.        David de Andres Irati irratian

Etorkizunaz kezkaturik 90 lagun batu ziren atzoko Pirinioko Batzarran

Atzokoan 90 lagun batu ziren Jaurrietan Pirinioko Mahaiaren deialdiari men eginez. Bertan ongi etorriaren ostean Gustabo Goienak eman zuen legegintzald honetan gertatutakoaren errepasoa. Honen ondotik Unai Irigaraik Toki administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiarekin izandako azken bilkuran gertatutakoa azaldu zuen, Leire Remirok puntualizazio batzuk emanez. Mesfidantza nagusi dela beraiengan azaldu zuten Nafar Gobernuarekiko eta urtebete galdu […]

Zangotzako ikastolak Sanferminak piztuko ditu Oinezeko kanta eta txokoarekin

Urte t`erdi daramatzate batzordeka antolatuta Zangotza ikastolako langile, guraso eta lagunek aurtengo urriaren 20an Nafarroa Oineza antolatzeko. Nafarroa Oinezak hainbat mugarri izan ohi ditu eta horiexek dira Oinezko kantaren aurkezpena eta Sanferminetako Oinez Txokoa. Aurtengo edizioko kanta auzolanean eraikia izan da. Amaia Aldanondok idatzitako hitzek Skabidean taldeak jarri dio erritmoa eta Marina Lameiroren gidaritzapean grabatu […]

Presoen etxeratze bidea hauspotzeko kalejira eginen du Sare Herritarrak bihar Iruñean

10 urte bete berri dituen Sare Herritarrak bere udako kanpainari hasiera emanen dio Iruñean antolatutako kalejirarekin. Preso, deportatu eta iheslaririk gabeko eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte bat helburu deialdia luzatu dute uztailaren 4ean arratsaldeko 19:30tan kalejiran parte-hartzeari. Urrunketa politika amaituta ere oraindik badiraute salbuespen neurriak euskal preso politikoengan eta hortan jarri nahi dute arreta. Honen inguruan […]

Josu Mendive Osasuna Magnak dakarzkion erronkei aurre egiteko gogoz

Inagroup Ejido Futsal taldean aritu ostean Bizkarretara bueltan harrapatu dugu Josu Mendive areto futboleko jokalaria. Denboraldi bikaina izan da, 28 partidu jokatu ditu zeinetan 17 gol sartzea lortu duen. Talde mailan igoera play-offak zuten helburu baina atarian geratu ziren azken txanpan izandako emaitzek ez baitzioten taldeari mesederik egin. Almeria aldeko abentura amaituta Osasuna Magnaren disziplinara […]

Xavi Mañez: “Nire bizi proiektua garatzeko eta kolektiboari ekarpena egiteko toki ezinhobera etorri naizela uste dut”

Mallorka aldetik etorri berri zaigu Xavi, gogotsu bere bizi proiektua gurean garatzera eta baita arlo kolektiboan euren ekarpena egin nahiean. Izatez hargina dugu eta bere lana burutzeko toki edo borda baten bila dabil baita etxe baten bila ere. Bere etorrera gauzatzeko bidelagun izan ditu Cederna-Garalur eta Gupirinioko lagunak eta gaurkoan gurean izan da bere burua […]