Longidako egutegia eta Urraul Beitiko memoria ezagutarazten

Ohikoa dugu lagun honekin elkartzea beti baitabil zonaldeko kultura eta ondarearen alde lanean. Lagun hori Karekin Kulturako Kati Leatxe dugu eta gaurkoan bi proiektu berri ekarri dizkigu. Alde batetik, Longida ibarreko egutegia ekarri digu zeina 2021. urte honetarako atera duten. Bestetik, Urraul Beitin 2 urtez egindako lanen fruitua ekarri digu, bertako memoriak barnebiltzen dituen argazki […]

Zatoia eta Aizpeako kobazuloen inguruko lan saioak eginen ditugu Irati irratian

Sekretua azaleratu dugu. Hilabete zenbait daramatzate Jesus Mascaraque eta Iratxe Andueza Zatoia eta batez ere Aizpeako kobazuloaren inguruan hausnartzen. Epipaleolitikoko bi kobazulo hauek hobeto ezagutzeko elkarrizketa sorta bat prestatu dute Irati irratian emateko. Gonbidatu guztiekin kobazulo hauen inguruko informazioa ezezik ikuspegi zabalago bat izatea dute helburu. Guzti honetaz solastu gara Iratxe Andueza lagunarekin. Iratxe Andueza […]

Ekoaldek online denda jarri du abian

Ekoizle ekologikoen elkartea dugu Ekoalde. Horretan jarduten dira bertan sartuta daudenak eta hainbatetan egokitu behar izan dute euren lana Koronabirusa dela eta. Oraingoan, erosketak online egiteko dendaren berritasunarekin datoz eta horren inguruan elekatu dugu bere koordinatzailea den Jon Garayrekin. Ekoaldeko web orria: Ekoalde produktu ekologikoak Jon Garay Irati irratian

Aurrepirinioa bizirik mantentzeko plataforma aurkeztu eginen dute

Irati Bizirik da plataforma horren izena. Gamesaren itxieraren harira berreskuratu zuten ekimen herritar hau eta ezkeroztik lanean jarraitu dute. Gaur jendaurrean aurkeztu eginen dute bere osotasunean eta aldarrikatu eginen dute Aurrepirinio bizi baten aldeko apostua egingo dutela. Honen inguruan bertaki kidea den Mikel Donazarrekin egon gara. Mikel Donazar Irati irratian

Preso eta iheslarien aldeko ekimenak bor-borka

Urte amaiera indartsua dator preso eta iheslarien aldeko dinamika pila antolatu baitituzte. Lehena larunbat honetan, Berriozarretik mobilizazioa abiatuko da Iruñeko gartzelaraino. Bestea Urtarrilak 9an izanen dena, auzo eta herrietan mobilizazioak deituko dituzte bidea direla aldarrikatzeko eta urteroko Bilboko mobilizazioaren ordezko izateko. Honen harira, 2M2=2€ dinamika jarri dute martxan ekarpen ekonomikoa jasotzeko. Baina kontua ez da […]

Lacalle, argazkilari militantearen inguruko dokumentala

Atzo hitz egin genuen Joxe Lacallerekin eta gaurkoan bere omenez dokumentala egin duen Segunsurja Films-eko Juan Luis Napal izan dugu gurean. Berarekin errepasatu dugu nondikan datorren dokumental berri hau. Milaka istorio barnebildu zezakeen lanean jardun dute eta Joxeren izaera eta mezua zabaltzeko tresna baliagarri bat izan daitekeela aipatu digu. Proiekzioan, dokumentalaz aparte, Leizeak taldekoak izanen […]

Si te mandan una carta, Joxe Lacallek intsumisioari eskainitako begirada

Urte dexentetan ibili zen argazkilari lanetan. Hamaika bizitakoa eta pairatutakoa dugu baina beti ibili da herri mugimenduei euren fokua eskainiz. Egin eta Euskaldun Egunkariarako lanak egin zituen Iruñea borrokalariaren baitan eta aurten Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, “Si te mandan una carta” liburua argitaratu berri du. Guzti hau egin duena Joxe Lacalle dugu eta berarekin solasten egon […]

Sustraiak botako dituzte elikadura subirautza eta agroekologia hazi dezan zonaldean

Asteburuan hiru tailer antolatu ditu Mugarik Gabek Pirinioetako emakume elkarte ezberdinek lagunduta. Agroekologia, Elikadura subirautza eta Ekofeminismoa ardatz izanen dute tailer hauek. Arrea elkarteak zuzenduko ditu hausnarketa saio hauek eta honetaz solasteko Esther Monterorekin izan gara. Deialdiak:Aribe Abenduak 18, 18:00 Aezkoako EtxeanOtsagabia Abenduak 19, 11:00 ZatalarrañasBurgi Abenduak 19. 18:00 Udaletxean Esther Montero Irati irratian