Azoka batek emanen dio hasiera Kultur Burgi 2021 egitasmoari

Burgiko herritarrei kolaborazio eskakizun batekin hasi zen Kultur Burgi egitasmoa forma hartzen. Udaletik sortutako iniziatibak hainbat lagunen proposamenak artatu zituen. Hauei forma eman eta programazioa osatu zuten, zeina lehen hitzordua maiatzaren 1ean izanen den Napar Bideak elkartearekin batera antolatutako azoka izanen duen. Hori gutxi balitz arratsaldeko 19etan Ekilibrio dokumentalaren proiekzioa burutuko dute Burgiko udaletxeko aretoan.Honetaz […]

Berdinen arteko jazarpena identifikatu, landu eta salatzea guztion ardura da

Gaurko saioan Berdinen arteko Jazarpena edo Bullying-a izan dugu mintzagai Pili Miqueo psikologian doktorearekin. Berarekin batera errepasatu ditugu jazarpen mota honen nondik norakoak eta azpimarratu indarkeria mota hau beste guztiak bezalaxe identifikatu, landu eta salatzearen beharra. Honetarako bi tailer antolatu ditu Auñamendi Mankomunitatearekin batera datorren maiatzaren 5a eta 12an. Izen ematea zabalik da hezitzailea@mssaunamendi.org -era […]

Pirinioetako mikroipuin lehiaketako irabazleak jakinarazi dizkigu Idoiak

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako Mikroipuin Lehiaketan irabazle suertatutako lagunen zerrenda. Gaineratu digunez lan ugari jaso izan dituzte eta aurten saritutako guztiak Pirinioetatik kanpokoak izan dira, horrek hausnarketa bat egitera behartu eginen die antolatzaileei datorren edizioari begira. Idoia Zabaltza Irati irratian

Nafarroaren burujabetzaren bidean Nafarroa Berriz Altxa dinamika aurkeztu dute Iruñean

Nafarroaren konkista burutu zenetik 500 urte beteko diren honetan zenbait lagunek batu egin dira Nafarroa Berriz Altxa Soberania es libertad dinamikaren baitan. Manifestua ere plazaratu zuten Iruñeako Ziudadelan, Gaztelako koroak nafarrak kontrolatzeko espreski sortutako gotorlekuan. Hasieratik 73 lagun sinatu dute manifestu hau zeina Nafarroaren izaera errebeldea aldarrikatzen duen. Dinamikak ekainaren 19rako mobilizazio bat iragarri du, […]

Altsasuko auziaren inguruko hitzaldi solasaldia antolatu du Auñamendiko Ernaik

Altsasuko auzia hizpide izanen dute ostiral honetan Aribeko Aezkoako Etxean. Auñamendiko Ernaik antolatuta Altsasuko auziko auziperatutako Adur Ramirez de Alda izanen dugu bertan hitzaldi-solasaldia ematen. Gazte borroka eta antolakuntzaren garrantzia azpimarratu nahi izanen dute honekin bertako kidea den Unai Irigaraik agertu digun moduan. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izanen da eta lekua erreserbatzea derrigorrezkoa da 620630562 telefonoan. […]

Euskara eta naturarekiko atxikimendua ikertu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek

Zaraitzun, Aezkoan, Garazin eta Irati inguruetan egindako ikerketa bat plazaratu dute Dylan Inglisek eta Unai Pascualek People and Nature aldizkarian. Bertan, hizkuntza eta naturarekiko erlazioa ikertzen du euren lanak eta aitzindaria izan daitekeen ikerlana dugu. Honen inguruan solasteko Dylan Inglis laguna izan dugu gurean ikerlanaren nondik norakoak azaltzen. Unai Pascualeri Elhuyar aldizkarian egindako elkarrizketa People […]

Bortuetako euskalkien foroa elkartuko da igandean Ariben

Pirinioko mahaitik sustatutako ekinbidea martxan jarriko da igande honetan Ariben. GuPirinioa taldekoek lagunduta Euskara lantaldeak martxan jarriko dute Bortuetako Euskalkien Foroa. Hausnarketa saio honetan 30 bat lagunek eman dute izena eta euskalkien egoeraz eta etorkizunaz arituko dira. Honetaz, gaurkoan GuPirinioako Ainhoa Elizalderekin hitz egin dugu. Ainhoa Elizalde Irati irratian

Izadi, edo espetxean gertatzen denaren islada krudela

Gaur Auritzeko kultur etxean arratsaldeko 19:00etan izanen da dokumentalaren proiekzioa. Dokumentalak Izadiren kasua azaltzen digu modu gordin batean. Izadi, espetxean jaiotako haurra dugu Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal preso politikoen alaba eta espetxe barneko bizimodua dakarkigu dokumental honen bitartez. Egoera zaila benetan gartzela barrukoa eta egoera askoze gehiago zailduko du datorren urtean Izadik 3 […]