Pirinioko planaz eta Etxebizitzaz Jose Maria Ayerdi lehendakariordearekin solasten

Aurreko astean aurkeztu zituzten Auritzen eta Aurizberrin amaitutako azken etxeak. Gazteei zuzendutakoak eta alokairuan ezarriko direnak. Duela gutxi ere ezagutu genuen, Garraldan eginen diren 4 etxebizitzen berri. Honen inguruan solastu gara Bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria den Jose Maria Ayerdirekin. Honetaz aparte, Erronkarin izan dituzten arazoetaz eta Garraldako etxebizitzen […]

Neuro-Garapena eta hezkuntza prozesua aztergai

Datorren abenduaren 16an izanen du tailerra gure hurrengo gonbidatuak. Bera, Eloy Capapay dugu, terapeuta eta neuro-garapenean aditua. Berak aipatu digunez, kontu honetan bere gabeziak ikertzen hasi zenean duela jatorria. Berarekin batera errepasatu ditugu hezkuntza prozesuan izan daitezkeen arazoak. Gehitu digunagatik gomendagarria da ahalik eta goizenen detektatzea agertzen diren arazoak eta horretarako hainbat erreminta emanen ditu […]

Abaurregainako etxe baten zaharberritzea Biziberri sarietan saritua

Gaur Irati Caminondok lagunduta Biziberri sarietan saritua izan den proiektua ezagutu ahal izan dugu. Berak azaldu digu nola sartu ziren proiektu honetan eta zeintzuk izan diren bidean topatu ditzuten erraztasun eta zailtasunak. Etxea zaharberritu nahi duen oro animatu du bukaeran eta hortarako Etxebizita Zaharberritzeko Bulegora joatea gomendatu du ere. Irati Caminondo Irati irratian

Etxeak biziberritzeko sariak

Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoetan lan egiten duen Carlos Mugicarekin izann gara gaurkoan. Duela aste batzuk ezagutzera eman ziren Biziberri sarietan zeintzuk izan ziren finalistak. Horien artean Abaurregainako ukuilu baten zaharberrritze eta etxetze proiektua sartu zuten. Sari hauen inguruan aritu gara baita ere eraikinak zaharberritzeko dauden laguntzen inguruan. Carlos Mugica Irati irratian

Inoiz baino gehiago…Hatortxu Rock

Abenduaren 26an izanen da Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 24. edizioa. Aurten osasun krisiak gauza guztiak aldarazi ditu baita Hatortxu ere. Oraingoan jaialdia ez da toki batean izanen, baizik eta streaming bidez jarraitu ahalko dugun ikuskizuna izanen da. Preso , iheslari eta deportatuen egoera hobetu ez eta zaildu denean inoiz baino gehiago dauka garrantzia Hatortxu Rockek. […]

Mikel Zabalza gogoan 35 urteren ostean

Ostiralean izan ginen Lohizune Amatriarekin, Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kidea eta Mikel Zabalzaren ilobarekin, aurten 35 urte bete izan direlarik Mikel Guardia zibilak atxilotu zuela. 20 egunen buruan bere gorpua agertu zen Bidasoako uretan. Urte asko dira, baina urtero-urtero eskaera berberarekin, egia ,justizia eta erreparazioarena alegia. Aurten bi ekitaldi antolatu zituzten larunbata eta igandean. […]

Maria Moliner saria, sexu indarkeria eta oporraldia

Gaur Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Lehendabizi zoriondu behar izan dugu, beste behin ere Maria Moliner saria eskuratu baitu berak aurkeztutako proiektu batek. Ez hori bakarrik, aipatu digu sexu indarkeriaren aurkako eguna dela eta txoko berezi bat sortu duela liburutegian. Hurrengo bi asteetan liburutegia itxita egonen dela abisatuz amaitu dugu gaurkoa. Marimar liburuzaina Irati […]

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dute Ariben

Gaur izanen da deialdia, arratsaldeko 17:30, Pirinioko emakume sareak eta Gure Aizpeak antolatuta, gaur baita emakumearen kontrako indarkeriaren kontrako eguna. Honen inguruan luze eta zabal aritu gara Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin. Pirinioko emakumeen sarea tresna garrantzitsua dela aitortu digu non emakume ezberdinek lanean diharduten euren aldarriak lantzeko. Paloma Sarasola Irati irratian

Genero indarkeria antzemateko ikastaroa abian jarri dute Auñamendi mankomunitatetik

Datorren azaroaren 23an eta abenduaren 4an ekinen diote ikastaro berri bati. Genero indarkeriaz eta hau bera nola antzeman dezakegun ezagutzeko tresnak emanen dizkigunak. Ikastaroa Auñamendi Mankomunitateak jarri du abian eta bertako kidea den Leire Remirorekin izan gara guzti honetaz solasten. Leire Remiro Irati irratian