Bidaia (H)ariketak poesia liburua aurkeztuko du Oihane Garmendiak larunbat honetan

Larunbat honetan Erronkariko ibarreko etxean arratsaldeko 19:00etan izanen da hitzordua. Bertan arituko da Oihane Garmendia bere Bidaia (H)ariketak poesia liburua aurkezten, Nafar Ateneoko Josu Jimenezek aurkeztuta. Aurkezpen hau aitzakia hartuta aritu gara gaurkoan berarekin solasean. Aipatu digunez, Josuk aurkeztuko du ekimena eta galdera erantzunen bitartez eginen dute liburuaren aurkezpena. Liburua jadanik edozein liburudendetan topa dezakegula […]

Irrintziaren inguruko tesia aurkeztu du Ana Martinez Arellanok

Irrintzia irizpide hartuta tesi lan bat burutu du Ana Martinez Arellano Foniatrian doktoreak. Irrintziaren ikuspegi tekniko bat ematen duen ikerlana dugu zeina 5 urtez egon den ontzen. Hainbat tokitako irrintzilariekin batera eginiko lana da eta datu oso esanguratsuak ematen dituena, baita ahotsaren trataerarako ere. Berarekin solastu gara gaurkoan honen inguruan. Hau azaltzeko txiotesia ere garatu […]

ZAPLA! Bertsoendako plazak berreskuratzeko ekimena

Urte zaila izan da 2020 kultur arloan eta Bertsolaritza ez da horretatik salbatu. Pandemia garai hauetan asko gutxitu dira bertso-saioak eta atzeratu dira zenbait txapelketa ere. Honi aurre egiteko Nafarroako Bertsozale elkarteak ZAPLA! egitasmoa jarri du martxan, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 15a arte iraunen duena zeinetan 7 saio desberdin eskainiko diren bertsozaleek gozatu ditzagun. […]

Brecha taldea ezagutzen

“La muerte” du izenburu talde honen azken lana. zeina aurresalmentan jarri duten. Kolaborazio potenteak eta aberasgarriak ditu talde honen lanak besteak beste, Anari, Mursego, Tulsa,… eta hau guztiaz solasteko Gorka Beunza izan dugu gaur gurean. Luze eta zabal ikertu dugu azken lan hau bere laguntzarekin. Hurrengo kontzertua apirilaren 25ean Zentral kafe antzokian eguerdiko 13:15etan Diskoa […]

Aroztegia, bertako herritarren babesik ez duen proiektua

Urte luzez dabil bueltaka Aroztegia proiektua. Baztanen jauregiaren baitan egin beharreko hotelarekin hasi baina orain hirigintza basatidun proiektua bilakatu da. 2015ean Baztanen erreferenduma egin zuten ea holako proiektu bat nahi ote zuten eta galdeketa horretan 10etik 9k ezezko borobila eman zioten, hala ere Nafar Gobernuak herritarren nahiari muzin egin eta proiektua inposatu egin zuen. Hau […]

Kulturari eta aldarrikapenei tokia egiteko borroka

Gaur Frantzian izan gara Paun zehazki gure laguna den Charlotterekin. Berarekin batera ESPO eta Collectif Culture Evenementiel ezagutu ditugu. Berez, okupatutako kultur guneak dira zeinetan bizilagunen behar eta aldarrikapenei bide ematen zaion, honi gehituta pandemia garaian hain zigortuta dagoen kulturari eskaintzen dioten alternatiba jorratuz. Youtube kanala ere badute: ESPO eta Collectif ESPO Facebooken: Klikatu hemen […]

Etorkizuna bermatu nahi badugu makro-ikuluek ez dute tokirik eduki behar

Hori ondoriozta genezake Esther Monterorekin izan dugun solasaldiaz. Errekurtso guztien bai ekonomiko eta baita naturarenak ere xahuketa ekarriko duten proiektuak izanik. Horretarako mobilizazioa deitu dute larunbat honetan Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko plataformak. Ikusi ahal izan dugunez ukuilu familiarren edota ukuilu txikien desagerpena litzateke horrelako proiektuen gauzatzea. Esther Montero Irati irratian

Formakuntza ikastaroak antolatu dituzte GUPIRINIOA egitasmotik

Pirinioetako Planak apirilean abiaraziko du bere prestakuntza programa, Nafarroako Pirinioetako biztanle guztiei eskainia. Programaren xedea da bertako jendeak gai askotako ezaupide eta trebeziak lortzea beren etxeetatik urrutira joan beharrik izan gabe. Horrela, Planak antolatu duen eskaintza bost prestakuntza arlotan dago banatuta: EkinPirinioa, HaziPirinioa, SormenPirinioa, ZainduPirinioa eta LandaPirinioa. Arlo horietako bakoitzak gai desberdinetako ikastaroak ditu bere […]

Zaporeak egitasmoak esne bilketa eginen du larunbat honetan Grezian diren errefuxiatuei bideratzeko

Lan itzela egiten du Zaporeak egitasmoak Grezian diren errefuxiatuekin, egunero milaka otordu prestatuz eta ahal den laguntza guztia ematen. Laguntza horrek bultzada bat behar duela iritzita esne bilketa abiaraziko dute Nafarroan larunbat honetan. Hau guztiaz solastu gara Fermin Artola Zaporeakeko kidearekin. Fermin Artola Irati irratian