Lehen sektorearen etorkizunaz hausnarketa ariketa telematikoa

Arloka dabil lanean Pirinioko Mahaia. Lehen sektoreaz arduratzen dena ikusi du generazio arteko erreleboekin arazoak izanen direla etorkizunean eta horren inguruan GuPirinioa, Intiasa eta Cederna-Garalurrekin batera horren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dituzte. Jardunaldien inguruan solasteko Joseba Martinezekin izan gara, berak azaldu digu nolako jardunaldiak izanen diren. Joseba Martinez Irati irratian

Bakardadeari eta osasun krisiari aurre egiteko etxeak konektatzea helburu

Ikusia garai berriek eragiten ari ziren bakardade sentsazioekin apurtzeko Auñamendi mankomunitateak eta Aeiozu elkarteak martxan jarri ziren. Horretatik sortzen da “Hogares conectados” egitasmoa. Proiektu honen inguruan solastu gara Edurne Almiriantearena AEIOZU elkarteko kidearekin. Teknologia berriak aprobetxatuz jenerazio ezberdinen arteko ekinbidea martxan jarri dute. Aeiozuko Edurne Irati irratian

Ikaskoli, Xiberoko produktuak ezagutu eta bertako ikastolak laguntzeko egitasmoa bueltan da

Zenbait urte daramatzan arren iaz ezagutu genuen Xiberoko ikastolek abian jarritako ikaskoli egitasmoa. Iaz 1600 saski inguru saldu zituzten eta horrek Xiberoko bi ikastolei sekulako hauspoa eman zien. Egitasmoaren inguruan Ikaskoli egitasmoaren baitan dagoen Iratxe Anduezarekin solastu gara gaurkoan. Saskiak eskatzeko: Ikaskoliren webgunea Saskiak jasotzeko puntuak:Aezkoa (Aribe. Irati irratia)Erroibar ( Urrobi kanpina)Erronkari ( Santxona etxea)Auritz […]

Azaroaren 28 eta 29an oroitu eta egia,justizia eta erreparazioa aldarrikatuko dute Mikel Zabalza Gogoan plataformako kideek

Datorren azaroaren 26an 35 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaitzetarra atxilotu eta euren eskuetan hil zela. Aurten urte borobila, 28an ekitaldi itxi bat eta 29an omenaldi herritarra eginen dute kasua gogoraru eta egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko. 28an Auritzen izanen da hitzordua, goizeko 12etan zeinetan soilik gonbidapenen bitartez sartu ahalko den. Horretan […]

Mobilizazio deia ostalaritza kinka larrian baitago

Osasun krisiak hainbat bazter nahastu ditu. Besteak beste egoera zinez zaila bizitzen ari diren ostalaritzako lagunak izan ditugu gaur gurean, SOStalaritzako kidea den David Castilloren ahotsetik. Berak adierazi digu milaka familia direla euren etorkizuna jokoan dutenak eta honezkero Nafar Gobernuari erantzukizuna eskatzen ari zatzaio, negozio eta enpleguak mantendu daitezen. Eskakizun hau ozentzeko igande honetarako mobilizazioa […]

Esklerosi anizkoitzaren tratamendua hobetzeko laguntzaren beharra adierazi dute

Izaera anitzadun dituen gaitza da Esklerosi anizkoitza. Horren lanketan ibiltzen dira EM Nafarroako kideak. Arlo desberdinak suposatzen ditu horrek. Badira hilabete batzuk hainbat gaixoekin Madriletik etorritako exoeskeleto bat frogatzeko aukera izan zutela. Onura izugarriak suposatu zuen horrek pertsonengan eta horrelako exoeskeleto bat lortzeko bidean jarri dira Crowdfunding kanpaina baten bitartez. Honetaz solasteko bertako fisioterapeuta den […]

Makro-proiektuen azken berriak Sustrai Erakuntzarekin

Badira zenbait proiektu azken aldian albiste izan direnak. Horietariko zenbait AHT-a, Esako handitzea, Eolikoen afera, Muga Ustiategia,…Proiektu hauen inguruan erne dabiltza Sustrai Erakuntzako kideak eta gaur aprobetxatu dugu Pablo Lorente gurean zela proiektu desberdinen inguruko azken gertakariak errepasatzeko. Informazio gehiago: Sutrai Erakuntza Pablo Lorente Irati irratian.

Mikel Zabalza adiorik gabe

Donostia 2016 kultur hirirako hainbat biktimen inguruko produkzio artistikoak burutzeko deia luzatu zuten. Deialdi horretan parte hartu zuen Mireia Gabilondo, hasieratik argi zeukalarik Mikel Zabalzaren inguruko produkzioa eginen zuela. Gaurkoan, Mireiarekin izan gara obraz eta Mikel Zabalzaz mintzatzen. Berak gaineratu digunez gustora geratu zen ateratako obrarekin eta bertaratzera animatu gaitu. Mireia Gabilondo Irati irratian.