Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu. Korrika Kulturala egitaraua Otsailak 26 Garralda 12:00 Plazan […]

Irati Orreagak hiru ikastaro jarriko ditu martxan

Gaurko saioan Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterra izan dugu gurean. Turismoari begira hainbat ikastaro jarri dituzte martxan, nahiz eta jende guztiari irekiak izanen diren. Hauek Ardoen ingurukoa, Ingelesa eta Argazkigintza izanen dira. OHARRA: Argazkigintzako ikastaroa martxoaren 28an goizeko 9:30etatik 13:30etara izanen da.   Maite Maisterra Irati irratian

Udaberria bete formakuntzaz dator Agotzenea

Zerotik eraiki zuten ikastaroen bitartez Agotzenea Eko-hezkuntza gunea eta oraindik ere lanean dabiltza. Udaberri honetarako bi ikastaro antolatu dituzte eta hauen inguruan solastu gara bertako kidea den Urtzi Arrietarekin. Formakuntzaz aparte euren gunea erretiroak eta bilkurak egiteko ere izan ohi dute.   Urtzi Arrieta Irati irratian

Bi Arnas, torturaren ingurukoak biltzeko lan polifonikoa

Historikoki torturaren gaia jorratzeko tortura jasan duenarengan jarri izan da fokoa, batez ere, kontakizuna egiterako orduan. Halere, bada proiektu berri bat zeina torturaren gaiari zenbait ikuspegi eta bizipenetik heltzen dion eta hori Bi Arnas proiektua da. Proiektu honek Iratxe Sorzabal euskal presoaren eta bere ama den Mari Nieves Diazen arteko hartu emanean jartzen du fokoa, […]

Elkartea sortu eta ekainaren 25erako mobilizaziora deitu du Nafarroako Torturatuen Sareak

Tortura kasuen datuen bilketa egiten dabiltza auzolanean. Banatutako 700 formularioetatik aparte 144 kasu berri atzeman dira jada eta gehiago espero dira. Euskal Memoriaren estimazioaren arabera 1000 kasuren bueltan egonen liratezke eta 80 udalerrietako lagunei eragingo ziezaiokeen estatuko indarrek eragindako abusuak. Larunbatean aurkeztu zuten jendaurrean elkartea eta hau guztiaz solastu gara Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den […]

Badator Otsagiko Natur Interpretazio Zentroko neguko egitaraua

Gizartearen naturarekiko sentsibilizazioan areagotzeko zenbait ekimen antolatu dituzte Natur Interpretazioko lagunek. Adin desberdinei zuzendutako aktibitateak, bai bertan eta baita naturan egiten direnak izanen dira negu honetako eskaintzak. Honen inguruan Patricia Alberdirekin hitz egin dugu. Programa: Sentsibilizatzeko eta Pirinioetako naturguneak ezagutzeko programa     Otsailak 8: Adansako herri hustua    Martxoak 15: Navarzato   Programa: 10 ibilbide […]

Josetxo Paternainek Agoizko batiburrilloa aurkeztu digu

Potasetan lana amaitzean ikertzaile ikasketak hasi zituen eta ezkeroztik Agoitzen inguruko historia arakatzen ibili da Josetxo. Ikerketa guztietatik 37 hautatu eta liburu bat editatu berri du “Batiburrillo Agoizko” izenburupean. Berak ekarri dizkigu liburuan datozen zenbait pasarte eta kuriositate eta ikerketa lanetan jarraituko duela gehitu du ere.     Josetxo Paternain Irati irratian

Euren pandemiaren inguruko hausnarketak barnebiltzen dituen liburua aurkeztu digu Onintza Enbeitak

Konfinamendu garaitik sortzen den lana dugu Izurritea. Onintza Enbeitak Berrian eginiko zenbait kolaborazioetatik eta Zorrotz editorialaren elkarlanetik sortutako hausnarketa pertsonalak barnebiltzen dituen lana da. Gaur arratsaldean Agoitzen izanen dugu liburua aurkezten eta solasaldi interesgarri bat gauzatzen.   Onintza Enbeita Irati irratian