Maria Moliner saria jaso berri Auzperriko liburutegian

Atzokoan jaso zuen Mari Mar Agosek 2020ko Maria Moliner saria. Telematikoki izanda ere berezia izan zen bere kideekin elkar topatu ahal izana. Gehitu digu ostirala 23a liburutegia itxita egonen dela eta aurki zenbait egunetan igogailua jartzen ibiliko direnez hainbat egunetan ezingo da liburutegira sartu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Pantailetara eramanen den harri bizia

Gaurko saioan Gergetiaingo Petrus harginaren lanak ezagutzen hasi gara. Honen figuraren bueltan eta hargintzaz solasten den dokumentala ekoizten dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Petrusen obrak hainbat tokitan topa daitezke eta baita gure zonaldean ere, Garaioan esate baterako. Hau guztia landu egin dugu Helena Bengoetxea lagunarekin.   Helena Bengoetxea Irati irratian

Karlandiren zuloa Aditu Arkeologiarekin arakatzen

Orreagan kokatuta dago Karlandiren zuloa eta hiru urte daramatzate Aditu Arkeologia taldekoak bertan indusketak egiten. Aurkikuntza nahikotxo egin dituzte baita hauen analisia egiten lan asko egin ere. Honen inguruko lanetaz eta topatutako kontuetaz Emma Bonthorne osteo-arkeologarekin izan gara gaurkoan.   Emma Bonthorne Irati irratian

Uskararen eleak berreskuratzen

Lan horretan hasi dira Erronkariko bailaran. Astero hitz edo ele bat aukeratuko dute eta honen inguruko azalpenak eman ele hori erabilia izan dadin. Iniziatiba hau Beortuetako Euskalkien Forotik ateratako ideietako bat litzateke. Ekimen honetaz solasten ibili gara Burgiko Udalako kidea den Ainhoa Elizalderekin. Irailean ele guztien inguruko lehiaketa antolatu eginen dute ea jendeak barneratu dituen. […]

Aezkoako eguna bedratzi taupadetan zatituta

Aurten ere ez da Aezkoako Eguna ospatuko baina honen ordez Aezkoa Kultur Elkarteak Aezkoako Bedratzi Taupadak ekimena jarri du abian. Ekimen honek, Aezkoako herri bakoitzean ekitaldi bat egitea du xede udan zehar. Asteburu honetatik hasi eta irailera bitarte zenbait ekitaldi izanen ditugu. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin hitz egin dugu.     […]

Narratiba komunitarioaz Kati Leatxerekin

Udako formakuntza saioak aurkeztu zizkigu Oihane Ordoñezek Gupirinioa taldearen izenean. Halere, gaurkoan, Narratiba Komunitarioa deritzon ikastaroan zentratu gara Karekin Kulturako Kati Leatxerekin batera, bera izango baita ikastaroa emanen duena. Berak azaldu digu zertan izanen den ikastaroa eta baita parte hartzera animatu ere. Izena emateko hemen duzue aukera: Gupirinioa-Izen ematea   Kati Leatxe Irati irratian

Euskarara ekarriko dute Nafarroako Margaritak sortutako Heptamerona

Konfinamendu batean sortutako 72 istorietako zenbait euskarara ekarriko dituzte zenbait lagunek. Proiektu honek argia ikus dezan lanean ari dira eta auzolan ekonomikoaren bitartez aurrera aterako da. Proiektua frantsesez idatzita zegoen Heptamerona euskaratzea izanen litzateke, Nafarroako azken erregina izandako Margaritaren Heptamerona alegia. Honen inguruan solasean Josu Jimenez izan dugu gurean. Proiektua aurrera ateratzeko crowfunding kanpaina bat […]

Sugeen balioa aldarrikatu nahi duen proiektua da Sugebizi

Hori ondoriozta genezake Ane Fernandez Aranzadi Zientzia elkarteko lagunarekin izandako elkarrizketaz. Ostiralean amaituko da proiektua, nazioarteko sugeen eguna baita, eta 160 lagunek hartu dute parte sugeen argazki eta kokapenak bidaltzen, hauen inguruko ezaguera zabalduz. Euskal Herrian diren 11espezietatik 10en argazkiak lortu dira ez da marka makala. Hemen duzue Sugebizi proiektua Twitterren   Ane Fernandez Irati […]

Union Tutera proiektua abian da

Futbola eta kirola lanabes gizarte eredu euskaldunago, integratzaile, ez sexista, ez homofobo eta ez arrazista bat helburua lortzeko jaio den proiektua da. Erriberan hausnarketa sakon baten ostean sortutako eta garatutako ideia da Union Tutera eta honen inguruan solasean bertako partaide den Libe Jusue izan dugu gurean. Proiektua aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa behar dute eta horretarako […]