Palestina eta frankismoko esklabuak izanen dituzte gogoan larunbatean Igari eta Bidankoze arteko omenaldian

Memoriaren Bideak elkarteak urtero lez frankismoko esklabuei omenaldia antolatu du larunbata honetan Igari eta Bidankoze arteko mendatean. Urtero bezala aurten ere esklabuekin batera Palestinar gatazkari emanen diote hitza Yala Nafarroa elkartea gonbidatu dute Palestinarrei eginiko omenaldi gisara. 20 urtez aritu dira Memoriaren Bideak elkartekoek memoria hau berreskuratzen eta hasiera bakartia izan zuten arren aurrerapauso nabarmenak […]

Sahara liburuaren aurkezpena, udako ordutegia eta oporraldia Aurizberriko Liburutegian

Burutu egin zen pasa den ostiralean Sahara Herri Bat Erresistentzian liburuaren aurkezpena. Bertan Kristina Berasainek Sahararen historia eta erresistentziaren berri eman zien bertaratu ziren lagunei. Horrekin hasi da gaurko kolaborazioa Mari Mar Agosek, gerora udako ordutegiaren gogorarazpena egin eta uztailaren 3tik 19ra oporraldia izanen duela gehitzeko. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Asteko ekaitzaldiak eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andres (@Noainmeteo) lagunaren eskutik

Aste ekaitztsua eduki dugu batez ere astearte arratsaldetik hasita goi geruzetako aire hotzeko boltsa batek hala eraginda. Hau errepasatu dugu gure meteorologia aditua den David de Andres lagunarekin baita astebururako izanen den iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Asteburuan ospatuko da Uztarrozera ere hedatutako Baratxinto Fest jaialdia

Goitibera konpainiak Erronkariko udalarekin batera martxan jarri zuen duela 4 urte lehen Baratxinto Fest arte jaialdia. Pixkanaka- pixkanaka bizkortzen eta egonkortzen ibili ondoren eta Erronkari ibar osora hedatu nahiean lanean jarraitu zuten. Iazko edizioan Burgi herriak ere artatu zuen jaialdia eta aurtengo edizioan Uztarrozek ere izanen du bere ekinaldia. 4. edizio hau txikiagoa egiteko ideia […]

Nafarroako Pirinioetako etorkizunari ateak irekitzen jarraitzeko udako ikastaroa antolatu dute Bi Nafarroa elkarteak eta NUP-ek

Bi Nafarroak elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak beste behin hirugarren urtez bere begiak eta gogoak Pirinioetan jarri dituzte eta honen etorkizunari ateak irekitzen jarraitzeko asmoarekin udako ikastaro berri bat antolatu dute larunbata honetarako Otsagabian. 3. edizioa izanen da Pirinioetan holako kontu bat antolatzen dutela eta aurrekoek izandako arrakasta erdietsi nahi dute. Ikastaroaren inguruan Begoña Lopez […]

Eguraldiaren errepaso eta aurreikuspena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Kintoak pasatu berri topatu dugu David de Andres (@Noainmeteo) eta esan digunagatik eguraldiak errespetatu zien. Asteak utzitako ekaitzak ere izan ditugu hizketagai eta honen ondotik asteburuko iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Pirinioetako abesbatzen XX. topaketa izanen da Otsagabian igande honetan

Aurten Pirinioetako Abesbatzen XX. topaketak burutuko dira Otsagabiako Elizan. Halere urtero errepikatzen den ohitura hau 20 urte baino gehiago daramatza ematen eta pandemia dela eta soilik izan zuen urte zenbaiten etenaldia. Indar askoz ekingo diote igande honetan Otsagabiako elizan eginen den abesbatzen topaketari, bertan Orreaga, Aurizberri eta Zaraitzuko abesbatzek parte-hartuko dutelarik. Gaur, Zaraitzu Abesbatzako zuzendari […]

Sahara Herri bat erresistentzian liburuaren aurkezpena ostirala honetan Aurizberriko Liburutegian

Berria egunkariko nazioarte sailean lan egiten duen Kristina Berasain Tristanek ondu egin du Sahara Herri Bat Erresistentzian liburua. Ahantziriko eta ixilarazitako gatazka dugu Mendebaldeko Sahararena eta honi argia  eta ahotsa eman nahiean eratu egin du kazetaritzan eta Sahararren testigantzetan oinarritutako liburua. Aurten liburuak eta egileak Argia aldizkariak banatzen dituen sarietan prentsara bideratutako saria jaso egin […]

Udako barnetegi eskaintzak eta aurre-matrikulazio kanpaina martxan AEK-n

Pirinioetako AEKn euskalduntzeak ez du etenik eta jada prestatzen dabiltza uda honetan izanen den eskaintza. Ohiko barnetegiak ez ezik, barnetegi ibiltaria eta Familia barnetegia ere izanen da eskaintza horren barnean. Hala ere, ez ditugu soilik bertara begira, datorren ikasturterako aurre-matrikulazio kanpaina betean baikara eta gurean maila guztietako eta modalitate desberdinetako ikastaroak antolatu baitituzte. Hori gutxi […]