Xanti Begiristain Madotz: Margaritaren Heptamerona

Asteburuan Erriberrin Margarita erreginak ekoitzitako Heptameronaren irakurraldi ekitaldia izan da. Urtero errepikatzen den ekimena dugu hauxe 2020. urtean euskaratu zenetik 75 istorioz osatutako obra hauxe. Irakurraldi honetan Xanti Begiristain izan zen eta Heptameronaz eta irakurraldiaz solastu zaigu gaurkoan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Abiatuko da ikasturtea Zaraitzu eta Erronkariko irakurle taldeetan

Mintzakuadrillatik heldu berri izan dugu gaur gurean Josu Jimenez Maia. Honen dinamizatzaile izan ezezik, idazle eta Zaraitzu ta Erronkariko irakurle taldeen dinamizatzaile ere bada. Ikasturtearekin batera itzuli dira liburuak irakurri eta elkarrekin partekatzera irakurgai horietan sorturikoak.  Lehen hitzordua bihar urriaren 1ean izanen da Ezkarozeko Arrola Errotan, zeinetan Miren Amurizaren “Basa” eleberria landuko duten. Bigarrena, Erronkariko […]

Zeruari so jarriko gaituzte Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Birtxik Agoitzen

39 urte daramazkite Katxiporretako lagunak euskal irria eraikitzen, maitasunez herriz herri euren mezu eta umorearekin zipriztinduz. Agoitz urtero izaten dute sudurgorrion topaleku eta hala izanen da gaurkoan, “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna baitakartzate. Kutsadura luminikoak zeruko izarrak lapurtu dizkigula Birtxi Farozainarekin abenturatan murgilduko dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek. Agoitz zerura begira jarri eta naturarekin birkonektatzea […]

Porrotx eta Marimotots, Agoitzeko Euskararen eguna eta Literatur Solasaldiak

Euskararekin zerikusia duten gaiak dakarzkigu normalean Idoia Zabaltzak bere kolaborazioetan. Gaurkoan euskarazko edo euskararen inguruko hiru ekimen ekarri dizkigu. Astelehean Agoitzen Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izanen ditugu “Zerua lapurtu digute” ikuskizuna eskaintzen. Hori bakarrik ez eta urriaren 10ean Agoitzen Euskararen Eguna antolatu dute euskara maitatu eta erabiltzearen aldeko ekimena izanik. Bukatzeko, euskarazko literatur solasaldiak […]

Larunbatean ospatuko da Auritzen Kantu Eguna

Urte batzuk dira Erroibar eta Auritzen bertako kantu-zahar zenbait berreskuratu zituztenetik. Berreskuratu ez ezik tailer zenbait egin zituzten jendeak ezagutu zitzan eta bertan 60 bat lagun hartu zuten parte. Ezkeroztik bertako taldeen kantutegian ditugu kantu horiek eta egitasmo honetatik eratorri zen ere Kantu Eguna. Aurten larunbata honetan izanen dugu Kantu Eguna, Auritzen. Kantuzarrak kantatu eta […]

Gaur hasiko da Mugaz Gaindiko Uskararen Astea

Iturzaetako Bortu Martxetan piztutako grinak bultzatuta Xiberua eta Zaraitzu arteko harremanak sendotze bidean eratutako ekinaldia da. Uskara ardatz hartuta mugaz gaindiko erlazioak areagotu eta normalizatzea litzateke funtsa eta hortara dator Uskararen Astea. Ligin hasiko da tailerra baten bitartez, gerora Ezkarozen errepikatuko dena. Bertan uskararen egoeraz eztabaidatu eginen dute, muga bi aldeak harilkatzen duen hizkuntzaren egoeraz […]

Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia

Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu.  Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak […]

Berri Txarrak berri on bilakatuta euskara ikasteko

Euskararen inguruko gaiak jorratu ohi ditugu Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin, Gaurkoan uda betean gaudela euskara ikasi edota hobetzeko teknika orijinala bat ekarri digu, Beñat Erezumak Gorka Urbizuk bere abestietan erabilitako hiztegia ardatz Hiztegi Bat webgunea kaleratu baitu, musika euskarara erakartzeko modu bikaina baita. Informazio gehiago : Hiztegi Bat   Idoia Zabaltza Irati Irratian:

Euskara zerbitzuak lagunduta gazteendako robotika tailerrak abuztuan

Aeiozu elkarteak bultzatuta eta Euskara Zerbitzuek babestuta Lego Robotika tailerrak euskaraz antolatu dira abuztuan zehar Piriniotan. Aeiozu elkarteak teknologia berriak jendartera gerturatzea du helburu eta hori da tailerra hauekin lortu nahi duena, robotika hemengo gazteei gerturatzea. Honen berri eman digu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak.   Robotika tailerren datak: Aribe: Abuztuak 3-7 Otsagabia: Abuztuak […]