Agoitzen Sarean euskaraz eta Euskaraldia

Kolaborazio zahar bat berreskuratu dugu, Idoia Zabaltzarena alegia. Gaurkoan bi kontu ekarri dizkigu, alde batetik Agoitzen izanen den ikastaro baten inguruan hitz egin digu. Sarean euskaraz du izena ikastaro horrek eta gazteei zuzendua da, interneten euskara sustatzeko ahalegina bat izango zena. Bestetik, geroz eta gutxiago geratzen da azaroa amaierarako eta hantxe izanen da Euskaraldia, beraz […]

AEKn izen ematea zabali dago 20-21 kurtsorako

AEK-ako irakasle batek bik beste balio du izenburupean jarri zuten martxan matrikulazio kanpaina Euskal Herriko AEK-ko euskaltegietan. Honen inguruan elekatzeko Izaskun Zabaltzarekin hitz egitera joan gara eta berak azaldu dizkigu zeintzuk dira euskara ikasteko ditugun aukerak. Bihar 17.00etan eta 18:00etan informazio bilkurak eginen dituzte Etxabarrengoan. Izaskun Zabaltza Irati irratian

Bertso eskoletan izen emate kanpaina eta Iruñeko Bertso-paper lehiaketa

Heldu da Iraila eta matrikulazioak hemen datoz. Gaurkoan bertso eskoletan izena emateko kanpainaz arituko gara Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perez lagunarekin. Hala ere ez da nobedade bakarra, Iruñean Bertso-paper lehiaketa antolatu dute eta horretaz solasteko aukera aprobetxatu dugu. Izena emateko aukera eta lehiaketaren inguruko informazioa https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa Ander Perez Irati irratian

150 kantez osatutako kantutegia plazaratu du Kebenko elkarteak

Kebenko Uskara elkarteak lan itzela egin du azkenaldian kantutegi propio bat editatzeko. Erronkarirako pentsatuta zuten hori aldiz pirinio osorako proiektu izatera zabaldu dute eta horren koordinatzailea den Koldo Viñualesekin izan gara kantutegiaz solasten. Abestien artean ibarra bakoitzetik 6na kanta sartu dituzte kantutegian. Laister izanen da eskuragarri zenbait tokitan. Koldo Viñuales Irati irratian

Bakantzak euskotan, tokiko moneta tokiko produktu eta izaera babesteko

Gaurkoan Iparraldera jo dugu. Deialdia luzatu dute “eta bakantzak euskotan pasatzen badituzu?”. Euskoa eta dinamika orokorra ezagutzeko Maika Thicoipe izan dugu gurean. Euskoa tokiko moneta tokiko eta gertuko zerbitzuak eta tokiko izaera ere suspertzeko baliatzen duten tresna da. Informazio gehiago: Euskal Moneta Maika Thicoipe Irati irratian

Euskararen hazia erna dadin Mendigorrian

Beraien haurrak D ereduan matrikulatzeko arazoak ez besterik izaten ari dira Mendigorrian. Eremu mistoan kokatutako herria dugu eta euren hizkuntz eskubideak bermatu ezean lanean ditugu bertako hainbat guraso. Horietako batekin, Josu Goñirekin izan gara gaurkoan egoeraren hausnarketa eta ekinbide berrien inguruan solas zezan. Ekinbide administratiboa amaituta epaitegietara jo dute eta bide hori jorratzeko diru-laguntza kanpaina […]

Haur eskolak euskaraz eskatzetik eraikitzera

Iruñeko udalak %70n jeitsi zituen Haur eskolak euskaraz artatzeko lekuak eta horrek hainbat haur kanpo geratzea suertatu zuen. Honen aurrean zenbait guraso Haur Eskolak Euskaraz egitasmoa jarri zuten abian. Egoera salatu zuten hasieran eta ikusita administrazioetatik ez zutela gauza handirik lortuko beraiek haur eskola eraikitzera eman zuten salto. Horretarako Crowdfundig kanpaina bat abiarazi dute , […]