Manex eta iltzea
Xanti Begiristain ohiko laguna da irratian. Manexen istorioak ekartzen dizkigu hamabostean behin. 40. istorio honetan Manex eta iltzearena kontatu digu Iruñetik Xantik. Xanti Begiristain Irati irratian.
Xanti Begiristain ohiko laguna da irratian. Manexen istorioak ekartzen dizkigu hamabostean behin. 40. istorio honetan Manex eta iltzearena kontatu digu Iruñetik Xantik. Xanti Begiristain Irati irratian.
Erroko eskolan da hitzordua. Asteazkenero 19:00etan batzen dira Xabier Terreros bertso maisuarekin batera. Irati irratia bertan izan da eta bertso eskolako lagunek sorta hau eskaini diote entzuleriari: Pirinioko bertso eskola Irati irratian.
Xanti Begiristain ohiko laguna da irratian. Manexen istorioak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaur Nafarroako auzitegien azken ebazpenak izan ditu hizpide, euskararen gaineko sententziak alegia. Ostean Manexen istorioa ekarri du, 39. du aste honetakoa. Xanti Begiristain Irati irratian.
Ostiral honetarako, urriaren ak, Pirinioan Bizirik gaude, Pirinioan Lan eta Bizi eta Txantxalan kolektiboek bat egingo dute despopulazioaren kontrako egunarekin, eguerdiko 12:00etan 5 minutuko geldialdia egiten eta kontzentrazioak burutuz lan eta hezkuntza guneetan. Mikel Aoiz Otsagiko bizilaguna mintzatu da Irati irratian egoerari buruz.
Liburu batera ekarri ditu Txema Hidalgok Erro ibarrean batutako 61 kantu, bere partiturak eta azalpenak elebitan. Erroibarko aire zaharretan. Eta Irati irratira gonbidatu dugu liburuari buruz eta Erro ibarrean bildutako kantuei buruz mintzatzera. Euskal Herrian horrelako kantu altxorrik duen eskualderik ez dela adierazi du Kaparek. Elutseder elkarteak plazaratu du liburua eta 10 eurotan dago eskuragai […]
Egunon Auñamendi! saioan albisteak eta eguraldiaren berri jakin ostean, Pirinioetan euskara ikasteko aukeraz aritu zaizkigu AEK-ko lagunak. Bisita atsegina izan dugu gainera Irati irratian, gaurkoan Dylan Inglis etorri zaitugulako estudiora. Aralar irratitik Martin Juanenak beraien eskualdeko berriak eman dizkigu eta Aezkoako Gazte asanbladak udako sariketako zenbakiak deskubritu ditu irratian eta zuzenean. Izenburua: Irailaren 17ko saioa […]
Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian
Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko:
Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]
Gaurkoan Idoia Zabalza-ren kolaborazioa izan dugu. Gaurko saioan primizia bat eman digu. Labetik irten berri den Pirinioetako I. Mikroipuin lehiaketaz aritu baitzaigu. Berak lagunduta lehiaketaren oinarriak eta nondik norakoak errepasatu ditugu. Oinarriak eta informazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko