Neguko ordutegia, hurrenko ekintzak eta oporrak

Gaur oporretan harrapatu dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea.Gaur eta bihar jai egun hartu ditu eta urriko lehendabiziko bi asteak ere opor hartu ditu uda osoan lanean egon ostean. Astelehenean itzuliko da lanera neguko ordutegiarekin (arratsaldez). Mari Mar Irati irratian:

Mintzakide eta Irakurle taldeen egitasmoak izanen dira ikasturte honetan Agoitzen

Datorren ikasturtean bi dinamika izanen dira martxan Agoitzen euskara sustatzeko. Alde batetik, Mintzakide egitasmoa eta bestetik euskarazko irakurle taldea. Izen emate epea ireki eginen dute irailaren 30a (Mintzakide) eta irailaren 23a (Irakurle taldea) arte. Honetaz solasten ibili gara Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin. Izen emateak: Mintzakide – mintzakide@aek.eus   /   Irakurle taldea: ninaizmikelantza@gmail.com Idoia Zabaltza Irati irratian:

Mi pueblo lee egitasmoaren balorazioa

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Asteburua intentsoa izan da Mi pueblo lee jaialdia artatu baitu Auzperriko herriak. Bertan Mavi Doñate idazlea izan genuen bertaratutakoekin hartu-eman estua izaten eta jende nahiko batu zela komentatu digu Mari Marrek. Mari Mar Irati irratian: