Nafarroako Bardoak bertsotan

Gaur Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatzen duen ,Bardoak ekimenaz aritu gara Ander Perez lagunarekin. Antolatu aurreko nerbioak alde batera utzita, bertsozaleen arteko lehiaketa luzatua da eta bertan 13 talde hartuko dute parte bertan 100 lagun izanen direlarik. Talde horietako bat Pirini Bardo dugu, Erroko bertso eskolako lagunek osatua zeinek larunbat honetan Arrano Pola lesakarrekin lehiatuko diren. […]

Orbaitzetan garatutako “afrikanerra”

Hara! Zer nolako sorpresa jakin dugunean Eneko Barberenak “Afrikanerrak” eleberria Orbaitzetan sortu eta garatu zuela jakitean. Eleberriaren haria, Europar Batasuneko tropek Afrika iparraldea hartzen dutenean suertatzen diren Arrasaten lekututa diren hainbat pertsonaien arteko hartu emana da. Primizian gainera, Alex Arregik lagunduta aurkezpen musikatua eginen duela adierazi digu, beraz, ez dago aitzakiarik ez gerturatzeko. Ondarroako udalak […]

Biba Gartxot!Asteburu honetan euskal kulturarekin zita Itzaltzun.

Urtarrilaren erdialdera iritsita, beste behin ere Gartxot Egunaren atarian gaude. Euskal sormenaren plaza bilakatuko da Itzaltzu asteburuan eta honetaz solasteko Gartxot ekimeneko kidea den Maite Aranburu izan dugu. Beraren laguntzaz programa eta irizpideak errepasatu ditugu eta aukera aprobetxatu du gu gonbidatzeko, asteburu zoragarriaz gozatzeko aukera izanen baita. Programa osorik: Maite Gartxot ekimeneko kidea Irati irratian

Aztarnak eta Efilm

Aurtengo lehen kolaborazioa izan dugu gaurko egunaz Mari Mar Agos liburuzain maitearekin. Gaurkoan, bi gaien inguruan aritu gara, Auzperriko 750. urtemugaren harira ateratako Aztarnak liburuaz eta Kultur zerbitzuak eta liburutegi sareak duen Efilm.Emagacine zerbitzuetaz. Gehiago jakin nahi izanez gero, baduzue elkarrizketa entzutea:Marimar liburuzaina Irati irratian

Trapalan antzerki konpainia ezagutzen

Horrela ibili gara bertako kidea den Ariane Irure Alvarez lagunarekin, Trapalan antzerki konpainia ezagutzen. 13 urte daramatzate euren pasioa den antzerkia egiten, plazaz plaza, areto txikietan antzezten eta publikoarekin gertutasuna sentitzen. Urte guzti hauetan zehar hainbat lan egin dituzte beste hainbeste egilerekin, baina konstante bat izan da kritika soziala eta politikoa euren jardunean, Arianek adierazi […]