Euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko deia

Hori da gaurkoan Euskalgintzaren Kontseiluko kidea den Paul Bilbaok egindakoa. Bihar manifestazioa deitu dute euskaldunon eskubideak berma daitezen exijitzeko Euskaraz Bizitzearen alde batuz, eskubide murrizketarik ez! lemapean. Arrazoiak soberan direla argudiatu digu Paulek gaur egindako elkarrizketan.   Paul Bilbao Irati irratian

Ibilian ibilian preso eta errefuxiatuen etxeratzeko bidearen parte izateko

Larunbat honetan da hitzordua. Sare Herritarrak Ibilian Ibilian dinamika jarri du abian uda honetarako presoen gaiari fase berri bati ekiteko. Iruñeko zitadela inguratzea dute helburu preso eta errefuxiatuenganako salbuespenezko politika amai dadin exijitzeko. Honen inguruan eta gartzeletako egoeraz solastu gara Sare Herritarrako Mikel Mundiñano Zato lagunarekin.   Mikel Mundiñano Irati irratian

Gartzela eta eritasuna gaia lantzen duen proiektua da Tipularen Sehaska Kanta

Helburu horrekin sortu da ikus-entzunezko proiektu hau. Orain Crowdfunding kanpaina baten bitartez finantziazioa bila dabiltza. Horma eta itzaletan gordetako errealitate horri argia eta jendaurrean aurkeztu nahi dute. Proiektuaz bere zuzendaria den Lander Garrorekin solastu gara. Tipula Sehaska Kanta titulua Miguel Hernandez olerkariaren olerki batetik datorkio eta saiatuko dira Donostiko Zinemaldian aurkezten. Proiektuari ekarpena egiteko: Tipularen […]

Baztango Udako Eskola Ekosoziala ezagutzen Gorka Laurnaga lagunaren bitartez

Natura eta gizartearen erlazioa arduratuta batzen hasi ziren lagun talde bat Baztan aldean. Horrek zenbait hitzaldi eta tailer ateratzea eragin zuen. Halako batean formakuntza saio beteago bat egitea bururatu zitzaien eta baita egin ere. Mundu mailako egoeraz jabetuta Euskal Herrian dauden hainbat egitasmo ezagututa zer nolako bidea har liteke eztabaidatu eta ekiteko asmoz. Formakuntza saio […]

Kataluniako gobernu eraketaren aurretiazko egoera Joan Tornes lagunarekin

Catalunyan ostegun honetan izanen dute Govern berria ERCk eta JxCatek akordioa erdietsi ostean, CUPek egindako bitartekari lanei esker. Kataluniaz solasteko beti joaten gara Joan Tornesekin hitz egitera berak ikuspegi orokorrago bat ematen baitigu, kataluniako jende soilarena alegia. Berarekin errepasatu ditugu azken berriak honen inguruan eta baita etorkizuna nola aurreikusten duen komentatu.     Joan Tornes […]

Salbuespen politikari aurre egiteko mendietara igoerak

Sarek deituta larunbat honetan 650 tontor igoko dituzte Euskal Herri osoan zehar. 1500 lagunek eman dute izena bertan parte hartzeko. Erronka handia den heinean ilusioz topatu dugu Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato. Izan Bidea dinamikaren errepasoa egin dugu ere zeina milioi bat kilometro pasa daramatza euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan. Larunbataren zain […]

Nafarroaren burujabetzaren bidean Nafarroa Berriz Altxa dinamika aurkeztu dute Iruñean

Nafarroaren konkista burutu zenetik 500 urte beteko diren honetan zenbait lagunek batu egin dira Nafarroa Berriz Altxa Soberania es libertad dinamikaren baitan. Manifestua ere plazaratu zuten Iruñeako Ziudadelan, Gaztelako koroak nafarrak kontrolatzeko espreski sortutako gotorlekuan. Hasieratik 73 lagun sinatu dute manifestu hau zeina Nafarroaren izaera errebeldea aldarrikatzen duen. Dinamikak ekainaren 19rako mobilizazio bat iragarri du, […]

Izadi, edo espetxean gertatzen denaren islada krudela

Gaur Auritzeko kultur etxean arratsaldeko 19:00etan izanen da dokumentalaren proiekzioa. Dokumentalak Izadiren kasua azaltzen digu modu gordin batean. Izadi, espetxean jaiotako haurra dugu Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal preso politikoen alaba eta espetxe barneko bizimodua dakarkigu dokumental honen bitartez. Egoera zaila benetan gartzela barrukoa eta egoera askoze gehiago zailduko du datorren urtean Izadik 3 […]

Tortura iker dadin exijituko dute larunbatean

Gaur Nafarroako Torturatuen Sareko kide den Jorge Txokarro “Txibi” jaurrietarra izan dugu gurean. Larunbat honetan Baluartetik irtengo den manifestazioa dela eta izan gara berarekin baina ez hori bakarrik bere tortura testigantza jaso dugu gurean, oraindik ere pairatzen baititu torturen ondorena. Jorge Txokarro Irati irratian

Non dago Mikel edo bere torturatzaileekiko mendeku txikia

Lana behingoz zinemetan dugu eta a zer arrakastarekin. Gaur Non Dago Mikel dokumentalaz eta bere estreinaldiaren ingurukoak landu ditugu Miguel Angel Llamas Piturekin. Berak askotan esan du, bera torturatu zutenen kontrako mendeku txikia dela lan hau aurrera atera izana. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Pitu Irati irratian