Aezkoako Bedratzi Taupadak amaiera festa ospatuko da Garraldan azaroaren 6an

Uda osoan zehar herriz herri zenbait ospakizun burutu dira Aezkoako eguna ordezkatuz. Ekimen guzti horiek Aezkoako Bedratzi Taupadak egitarauaren baitan kokatu dira eta datorren azaroaren 6an emanen zaie bukaera Garraldan ospatuko den festarekin. Festa giroa ez da faltako ezta lan egiteko aukera ere eta horretarako bolondresen bila dabiltza. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Ekimeneko Beñat […]

Lehen sektorea balorean jartzeko tailerrak emanen ditu Cederna Garalurrek

Administrazio desberdinen ekarpenei erantzuteko antolatu dituzte lehen sektorea balorean jartzeko coaching ikastaroak. Ibarra desberdinetan eginen dituzte formakuntzak eta horren inguruan solasten Cederna Garalurreko Nahikari Uriarte izan dugu gurean. Kartela:   Nahikari Cederna Irati irratian

Pasatako ekimenak eta irakurle taldea Auzperriko Liburutegian

Pixkanaka pixkanaka dabil martxa hartzen Auzperriko Liburutegia. Hainbat ekintza burutu ahal izan ditu eta asteartean Irakurle taldea batu zen berriz ere Maddi Ane Txoperenaren Ene Baitan Bizi da eleberriaren inguruan solasteko. Hau guztiaz Mari Mar Agosekin hitz egin dugu. Nahiko lanpetuta ibili da Mari Mar Liburutegi Mugikorren kongresua koordinatzen eta hain da langilea jakin izan […]

Edukiz beterik dator urriko Mendixut

Iraileko geldialdia eta gero berriz itzuli da Mendixut gure etxe eta kioskoetara. Hilabetero dator eta aprobetxatzen dugu irratian lekutxo bat egiteko eta Rita Labianorekin ratu eder bat pasatzeko.Aldizkaria eskuratu nahi izanez gero, Auzperriko Erburun, Auritzeko Bordan, Aribeko Karrefourren izanen duzue aukera.   Rita Labiano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, Venezuelako egoera Hala Bedin eta Sarean Euskaraz

Aspaldi ez ginela Auzperriko Liburutegian egoten eta gaurkoa aprobetxatu dugu bertaratzeko. Bertan azken ekimenei buruz eta etorriko direnei buruz elekatu gara Mari Mar Agos liburuzainarekin. Ondoren, Venezuelako egoeraz mintzo zen Mikel Morenoren kolaborazioa hartu dugu Hala Bedi irratitik. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Sarean Euskaraz dinamikaren inguruan solasean. Izenburua: Urriaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Urriko Mendixut eta Karrape irratia

Gaur Otsagabiara gerturatu gara urriko Mendixut ezagutzera. Horretarako Rita Labianoren laguntza izan dugu.  Bukatzeko, Karrape irratia bisitatzera joan gara Leitzaldeko kronika jasotzera Unai Zabaletaren ahotsetik. Izenburua: Urriaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Sexu indarkeria publizitatean

Gaur asteartero egiten dugun bezala Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Bertan izan dugu Martin Juanena Larraun-Lekunberri aldeko kronika pasatzen. Ondoren, Nerea Aguadori eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu asteazkeneko sexu indarkeria publizitatean hitzaldia aprobetxatuz. Izenburua: Urriaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Indarberrituta dator aurtengo Mintzakide egitasmoa

Iazkoan jarri zuten berriz martxan Mintzakide egitasmoa AEK-ko lagunek. Honen Pirinioko koordinatzailea dugu Niko eta berarekin solastu gara honen inguruan. Iazkoari balorazio bat egiteko ere aprobetxatu dugu eta oso iniziatiba polita izan zela gaineratu digu. Aste bukaeran bilerak eginen dituzte Ariben eta Agoitzen jendea animatzeko eta bertan parte hartzeko.   AEK-ko Niko Irati irratian

Garaioako Ibarraetxean ezarriko du Irkus Roblesek bere obren erakusketa

Artista handia da Irkus Robles, hori ez da berria. Beti da plazerra gurekin izatea eta gaurkoan gaur hasiko den eta azaroaren 1a arte izanen den erakusketa aitzakitzat hartuta berarekin egon gara. Bere ibilbideaz eta influentzietaz hitz egin dugu ere. Hona hemen kartela: Irkus Robles Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Mintzakide egitasmoa

Astelehenero bezala saioa Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu, Haritz Pascualek kronika pasa zezan. Ondoren, Lesaka aldera jo dugu Xorroxin irratira, Julen Zelaietarekin egotera. Bukatzeko, AEK-ko Niko izan dugu gurean Mintzakide egitasmoa aurkezten. Izenburua: Urriaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko