Pirinioko Soinu Banda, 30.atala: Bizkarretako Pepon

Gaurkoan Errotaberri mende hasierako gauak bergogoratzera joan gara Bizkarretako Peponen laguntzarekin, bera egin baitu gaurko eskari zerrenda. Denetarik topatu dugu bertan eta ederki gozatu dugu ere, ezta? Abestiak: Peret eta Fermin muguruza- Voy, voy Billie Stewart-Summertime Tonino Carotone-Me cago en el amor Elefteria Arvenitaki-Dinata,dinata Karidadeko Benta-San quirico Ry Cooder- Borgeois Blues Potato- La clase obrera […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Pirinioko Soinu banda 30. saioa

Gaurkoan asteartero legez Aralar irratia bisitatzen hasi dugu saioa. Bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Bizkarretako Peponek luzatu dizkigu bere eskariak. Izenburua: Maiatzaren 12ko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Asteko bergogoratzeak eta Edurne Bidadorren Pirinioko Soinu Banda

Saio honetan aste honetako hitzorduak bergogoratu ditugu, Marrazki Lehiaketa, Mankomunitateko Errezetarioa, Pirinioko Taupadak, Aezkoako Astean Behin, Adinekoengandik ikasiz dinamika…. Bukatzeko, hirugarren Pirinioko Soinu bandarik deskargatuena ekarri dugu Edurne Bidadorrena alegia Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko II. mikroipuin lehiaketa eta udarako plana

Egoera berrira egokitu behar izan da gure hurrengo gonbidatua. Aezkoako Euskara teknikaria eta gure kolaboratzailea den Idoia Zabaltza dugu, Agoitzetik irten ezinik dugula. Berarekin errepasatu ditugu euskarazko azken berriak. Esate baterako Pirinioko II. mikroipuin lehiaketaren ebazpenaz aritu gara. Bertan hauexek izan dira garaile:Helduak-Lierni Rekondo Vilaron , Biluztea lanarekinEuskara ikasleak:-Agoizko euskaltegiko B2 mailako ikasleak, Gureak egin […]

Izurriari aurre hartzeko maskarilla sarea

Covid 19ak gauza asko alda ditzazke. Horietariko bat da maskarillak eraman behar izatea eta horretarako lanean jarri dira Auñamendin 80 lagun. 3 aste daramate lanean eta hor daude buru belarri jada beraien helburua lortzeke. Horretaz solasteko sare honen koordinatzaileetako bat den Blanca Carballorekin izan gara. Berak aipatu digunez oso erantzun ona egon da, nahiz eta […]

Egun On, Auñamendi! Asteko bergogoratzeak eta Hiriberriko H-koen Pirinioko soinu banda

Saio honetan astean zehar landutako kontuen errepasoa egin dugu eta hainbat hitzordu bergogoratu. Bukatzeko, bigarren Pirinioko Soinu bandarik deskargatuena ekarri dugu Hiriberriko H-koeek luzatutako zerrenda alegia. Hau eskaera andana zorion agurretan Karmele Galartzaren urteak ziren eta, Zorionak ta urte askotarako! Izenburua: Maiatzaren 8ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Maskarillak egiteko sarea, Pirinioko Mikroipuin lehiaketa eta internazionalismoa

Gaur Abaurregainan hasi dugu saioa, Maskarillak egin eta banatzeko sareaz mintzatu baikara bertako Blanca Carballorekin.   Ondoren, Idoia Zabaltza .izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko saioan luze eta zabal mintzatu gara Pirinioko II. Mikroipuin Lehiaketaz. Bukatzeko, Hala Bedi Irratiko Xabi Lasaren kolaborazioa hartu dugu izandako tentsio internazionaletaz jabetzeko. Izenburua: Maiatzaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Pirinioko marrazki lehiaketaz solasean

Gaurkoan Otsagabiara gerturatu gara, bertako eskolako irakaslea den Nuria Eseverrirekin egoteko. Berak azaldu digu nondikan iritsi zen marrazki lehiaketa egiteko ideia eta baita nola aurkez ditzazkegun lanak ere. Marrazkiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 22a izanen da. Kartela: Nuria Eseverri Irati irratian

Konfinamenduko sukaldaritza argitara

Balkoi, terraza eta etxe eremuetako argazkien ostean, Pirinioko Haurtzaro eta Nerabezaro zaintza sareak dinamika berria jarri du martxan. Horretaz solasteko Amaia Ubau gizarte hezitzailearekin izan gara eta berak azaldu digu zertan datzan iniziatiba berri hau: konfinamenduan egindako errezetak bideratzea errezetario dijital bat egiteko alegia. Errezetak eta argazkiak educadora@burgute.org helbidera bidaltzea eskatu digu. Kartela: Amaia Ubau […]

Egun On, Auñamendi! Auñamemdi Gizarte Zerbitzuen dinamika berria, Karrape irratia eta Pirinioko Marrazki lehiaketa

Gaur Auritzera jo dugu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera Amaia Ubau Gizarte Hezitzailearekin egoteko, dinamika berria aurkez zezan. Ondoren, Karrape irratira  jo dugu Unai Zabaletarekin egotera. Bukatzeko, Otsagabiara hurreratu gara Nuria Eseverri irakaslearekin egotera eta bertan abiatu duten marrazki lehiaketa ezagutzera. Izenburua: Maiatzaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko