Korrika ibilbidea eta prestakuntza Idoia Zabaltzarekin

Euskararen inguruko gaiak ekartzen dizkigu Idoia Zabaltzak bi astetan behin izan ohi ditugun kolaborazioetara. Gaurkoan kaleratu berri den Korrika ibilbidea izan dugu oinarri eta errepasatu egin dugu nondik nora gurutzatuko gaituen, baita zein tokitatik ez den pasako ere. Korrikari begira ere antolatzen ari diren ekimenak aipatu ditugu. Korrika aurkezpena zenbait hitzartuak daude: Aribe (Auñamendi zonaldea) […]

Botanika erakusketa martxan Agoizko Argazkilari Taldearen eskutik

15 lagun biltzen dituen Agoizko Argazkilari taldeak erakusketa berri bat jarri du martxan Agoizko Kultur etxean. Botanika izenburupean talde honetako 9 lagunek euren ikuspegi berezia plazaratu nahi izan dute, ostiraletan egindako irteeretan ateratako argazkiekin. Aurtengo erakusketako gaia Agoitz Loretan jaialditik hartu zuten, hori izan baitzen ideia honen pizgarri.  Ostiralean irekiera ekitaldi arrakastatsua izan zuen erakusketa […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agosen eskutik

Urte berri honetan jarraitu eginen dugu Mari Mar Agos liburuzainak egiten duen kolaborazioarekin. Hala egin dugu gaurkoan ere eta hainbat nobedade komentatu dizkigu: Ekimenak, Hazien liburutegia, Irakurle taldea, Baziren behin 8 liburutegi,… Mari Mar Agos Irati Irratian:

Erroko zahar-egoitza kinka larrian

Pasa den astelehenean sare sozialetan partekatutako argazki bat zela medio jakin izan genuen Erron kokatuta dagoen Amavir Ibañeta Zahar egoitza kinka larrian zela. Bertan 47 egoiliar eta 40 langile biltzen ditu gaur egun erresidentziak eta egoera zailenean daude, Amavir enpresak urtarrila amaieran irten eginen baita Erroko egoitzatik. Orain pilota bertako administrazioen esku geratzen da eta […]

“Cantando bajo las balas” antzezlanaren estreinaldia larunbata honetan Agoitzen

Asier Anduezak gidatutako eta Ane Gabareinek antzeztutako “Cantando Bajo Las Balas” antzezlana estreinatuko da larunbatean Agoitzen. Millan de Astrayren figura oinarri hartuta umorezko antzezlana bat ondu dute, zeina azken ukituak eta eszenografia Agoitzeko Kultur etxean amaitu duten. Agoitzeko herriarekiko esker onez, estreinaldia doan eskainiko dute eta hori larunbatean izanen da, arratsaldeko 18.00etan. Estreinaldia aitzakitzat hartuta […]

Formatu txikian estreinatuko da aurten Gartxot Eguna

Iaz aipatu zuten moduan aurten Gartxot Eguna bertsio txikian eginen dute Itzaltzu eta Otsagabia artean. Goizean Itzaltzun ohitura den Elkorretara martxa eginen dute Gartxot Itzaltzuko Bardoa akatu zuten tokira eta horren ostean Itzaltzuko plazan bazkari autogestionatua eta bermuta eginen dituzte. Arratsaldean poteo musikatua eta kontzertuak zain izanen dituzte Otsagabian, Malakias izanen delarik Gartxot Eguna itxiko […]

Auritzen eskainiko dute “Soy Decente” antzezlana Agoitzeko Pentsionisten Elkartekoek

4 urte dira Agoizko Pentsionisten elkartean zenbait lagun batu eta antzezlanak egitera animatu direnak. Aurten “Soy Decente” antzezlana ondu dute eta handik eta hemendik eraman dute. Agoitzen 445 lagun izan ziren obra ikusten eta Irunberrin 100 inguru.  Barrea ziurtatua dugu obra honekin hala adierazi digu gaurkoan Agoizko Pentsionisten elkarteko kidea den Bittori Itxaso Paternainek. Larunbata […]

Urte hasierako eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Goretti borraskaren bisita jasota asteburuak eta urte hasierak utzitako eguraldiaren errepasoa egin digu David de Andresek . Ondoren aste hasiera honetan izanen dugun eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ezin da gehiago luzatu lemapean preso, iheslari eta deportatuen afera konpontzeko deia

Berriz ere Sare Herritarrak deialdia egin du Euskal Preso, iheslari eta deportatuei ezartzen zaizkien neurri bereziekin amaitzeko eta horretarako euskal gizarteari deia luzatu dio bihar Bilbon Ezin Da Gehiago Luzatu lemapean burutuko den mobilizazioan parte-hartzera. Gaur egun 105 preso daude kolektiboan beste 17 kolektibotik kanpo eta guztiek ez-ohiko legedia ezarrita dute, nahiz eta zenbaitek jada […]