San Migelak ospatuko dituzte asteburu honetan Agoitzen

Bihartik eta astelehenarte San Migelak ospatuko dituzte Agoitzen asteburu honetan. Egitarau zabala eta anitza izanen dute, besteak beste, kontzertuak, dantzak, kalejirak eta bazkari herrikoiak. Aipatu behar dira igandean “Puro Relajo” taldearen kontzertua izanen dutela 13:00-etan eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen antzerkia ere izanen dutela astelehenean arratsaldeko 18:00-tan. Hau guztia eta gehiagori buruz solasten izan gara […]

El Club de Lectura Feminista será presentado mañana en la biblioteca de Roncal

Mañana 27 de septiembre a las 17:00 dará comienzo el Club de Lectura Feminista organizada por la asociación de mujeres Gaztelu en la biblioteca de Roncal. Para explicarnos qué va hacer este club de lectura hemos hablado con Amparo Viñuales, compañera de la mencionada asociación de mujeres.   Amparo Viñuales Irati Irratian

Nafarroa Oinez egunerako laguntzaile bila jarraitzen dute Zangozako Ikastolan

Urriaren 20an ospatuko dute Zangozan aurtengo Nafarroa Oinez “Piztu!” lelopean. Eguna hurbildu ahala, prestaketak eta lanak handitzen doaz. Oraindik laguntza gehiagoren beharra izanen dutela esan digu Nagorek ikastolako zuzendariak. Jendea animatzen dute edonola parte-hartzera laguntzaile gisa ez bada ere egunean bertan hurbiltzeko deia egun du irratitik. Izena emateko:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeo89jzPjeZI_I1bP-ij4uK452TMaBPgTntl5BgmC7KZjm6gQ/viewform   Nagore Zangozako ikastolako zuzendaria Irati […]

Irakasle greba eginen dute ostegunean Nafarroan hezkuntzako sindikatu guztiek deitua

STEILAS hezkuntza sindikatuko kide den Raul aritu da gurekin solasten ostegunean, irailak 26 burutuko duten greba egunaren inguruan. Haien aldarriak eta egunean zehar egonen diren zutabe, elkarreteratze eta manifestazioaren inguruan aritu zaigu. Hezkuntza greba deitzera behartuak izan direla diote sindikatuek gobernuak aldatzeko joerarik ez duela ikusita.      Raul STEILAS sindikatutik Irati Irratian

Auñamendin antolatu dituzten jarduerei buruz solastu gara Aritz Carballorekin

“Auñamendi” kultura, kirola eta aisialdia kudeatzeko sortu zuten bulegoaren parte da Aritz. Bulego honen sortzearen beharra, jarduera guzti hauek antolatzeko beharra eta nola elkarte ezberdinek batzeko beharra azaldu zuten bulego hau sortu ahal izateko azaldu digu. Auñamendiko mankomunitatea, udaletxe eta kontzejuen laguntzarekin eskeini nahi dira jarduera guzti hauek. Izen emateko epea ostiralean, irailak 27 amaitzen […]

“Sorginak euskal kulturan: errealitate historikotik gaur egungo mitora” hitzaldia emanen du Amaia Nausia larunbatean Nagoren

 Sorginak eta hauen idealizazio mitologikoaz arituko da larunbatean Amaia Nausia Nagoren. Zenbateko egia diren dakizkigun kontakizunak eta nolakoak ziren gaur egun uste ditugun sorgin haiek. Hitzaldiaren nondik norakoak jakinarazteko izan da gurean solasten Amaia.   Amaia Nausia Irati Irratian

Jon Urtasun arituko da hilabetez Irati irratiko mandoetan

Enekoren oporraldian Streetwiseko taldekidea den Jon Urtasun arituko da Irati irratiko mandoetan. Gaur tarte batez, Irati irratiko kontuak ikasten ari zela tarte bat hartu dugu berarekin solasteko. Ziur gaude modu bikainean arituko dela eta giro goxoa ezarriko duela gure irratiko komunitatean.       Jon Urtasun Irati Irratian

Xixka-mizka xaramelatuz emankizuna eskainiko du Atarrabiako abesbatzak larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite Atarrabiako Abesbatzako lagunek Euskal Herriko eta kanpoko txoko zenbait kantuz girotzen. Lagun batzuen kantuaren inguruko afizioak eraman zituen batzera eta ezkeroztik lagun gehio batu zaizkie. Hainbat emankizun eginikoak ditugu eta Auritzera datoz Xixka-Mizka Xaramelatuz “Un concierto para comerselo” emankizunarekin. Abesbatza eta emankizuna ezagutzeko gaur irratian bertako kidea den Arantxa izan dugu gurean. […]