Ganbara antzezlanarekin datorkigu Markeliñe konpainia Agoitzera

Mimo lanetan hasi zen Markeliñe konpainia duela 30 urte eta ezkeroztik disziplina anitzetako antzerki konpainia bilakatu dira. Igande honetan Agoitzera datoz Ganbara antzezlanarekin zeina antzerkia eta zuzeneko musika tartekatzen ditun eta familia osoarendako aproposa den lana da. Konpainiaren eta antzerkiaren inguruan solastu gara bertako kidea den Jon Kepa lagunarekin.         Markeliñe konpainiako […]

Momo antzezlana izanen da igandean Agoitzen

1996tik dabil Anna Roca antzerkigintzan ipuin kontalari bezala hasi baitzen. 2015ean Momo antzezlanaren prestakuntzan eman zuen salto antzerki konpainia izatera eta emankizun honek arrakasta itzela lortu zuen bai publiko eta baita sarien partetik ere. Igandean etorriko zaizkigu Agoitzera Momo antzeztera eta honen inguruan solastu gara Anna Roca berarekin.    Sarrerak erosteko: Agoitzeko Kultur etxeko lehiatila […]

Espejismos lanarekin datorkigu Monstrenko Kolektiboa Agoitzera

Igande honetan izanen da antzezlanaren emankizuna Agoitzen, arratsaldeko 19:00tan. Espejismos du izena obrak eta umorea dute bidelagun. Antzezlana aitzakitzat hartuta Monstrenko Kolektiboa eta obra bera ezagutu dugu bertako kidea den Txubio Fernandez de Jauregi lagunarekin.        Txubio Fernande de Jauregi Irati Irratian:

Yerma Buena disziplina anitzetako ikuskizuna igandean Agoitzen

Arantxa Villanueva dantza konpainiak hainbat kolaborazioekin batera aurrera eramaten duen musika, dantza eta antzerki emankizuna dugu Yerma Buena. Dantza konpainia hau 10 urte daramatza dantza desberdinak lantzen Zangotzan eta trilogia bat jarri zuten martxan. Trilogia horretako saioa da Yerma Buena eta Agoitzen egondako egonaldi batean prestatu zuten. Ohiko bidelagunetatik aparte Agoitzeko Dantzari taldeko 10 bolondresek […]

Kasilda, inoiz itzaliko ez den sua

1914an jaiotako Kasilda Hernaez Vargasen inguruko antzezlana prestatu du Goitibera konpainiak. Emakume aurreratua jaio zen garaiarentzat, borrokalari anti-frankista sutsua eta gerra zibilean aritu ziren zenbait emakumeren testigantza. Hori egin izan nahi dute Goitibera konpainiakoek, borrokatu ziren emakume horiei omenaldi xumea egitea betiere Kasildaren irudian zentratuta. Prestatutako Kasilda, bukatzen ez de sua antzezlana ikusgai izanen dugu […]

Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Baratxinto Fest eta Karrape irratira bisita

Saioa Erronkarin izanen den Baratxinto Fest-aren inguruan solasean hasi gara, antolatzaile diren Ander eta Saioarekin. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak Leitzaldeko kronika pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Antzerkia ardatz duen jaialdia da Baratxinto Fest

Erronkarin antzerkia ardatz izanen duen jaialdia antolatu dute Saioa eta Anderrek. Beraiek antzerkigintzan lanean jarduten dute eta ideia polita iruditu zitzaien horrelako jaialdi bat antolatzea Erronkarin. Lehen zita pasata zapore onarekin daude eta gurean esan duten bezala jarraikortasuna izanen duen jaialdia izanen da. Gaur, gurean, Baratxinto Fest. Saioa eta Ander Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Obrak liburutegian, Baratxinto fest eta Agoitzeko euskararen astea

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta igogailuaren inguruko obraren inguruan solastu zaigu. Ondoren, Baratxinto Fest jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Ander izan ditugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko Euskararen astearen balorazioa egiten. Izenburua: Abuztuaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko