Zaltuan jatetxe bat ezartzeko inbertsore eskea bideratu du Erronkariko Udala

Erronkariko udalak dei berezi bat luzatu du Zaltuako beheko solairuan jatetxe bat egokitzeko inbertsoreak bilatzeko. Horretarako sareetan zabaldu dute deia bideo baten bitartez. Zaltuako egoitzan bi urte dira colivinga zabaldu zutenetik eta beheko solairuan espazio handi bat utzi zuten etorkizunean jatetxe bat egiteko. Administrazioetatik diru iturririk ezin izan dute lortu horretarako eta honi aurre egiteko […]

Asteburu honetan ospatuko da Baratxinto Fest jaialdiaren 5. edizioa

Aurtengoa 5. edizioa dute Baratxinto Festekoek. Erronkarin hasi zen jaialdi honek urtez urte aritu da pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen eta gaur egun Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen izanen dituzte emanaldiak. Aurreko edizioek ekainean izan dute garaia, baina agenda kontuek 5. edizio hau irailera bidali dute. Maila altuko eta mota askotako emankizunak izanen dira aurtengo edizioan, baita tokiko […]

La Vueltaren ondorioz izandako jazarpen poliziala gaitzetsi egin du Erronkariko Batzarreak

Asteazkenean kaleratutako ohar baten bidez Erronkariko Batzarreak salatu egin zuen asteartean La Vueltaren igarotzearekin batera jasan izan duten jazarpen poliziala. Kontrolak eta galdeketak izan direla salatu dituzte eta horrek bertako biztanleen haserrea piztu zuen. Indar polizialek Palestinaren aldeko ekintzen inguruko kezka zuten eta hori aitzakitzat hartuta burutu zuten jazarpen hori. Erronkariko Batzarreko langile bat eta […]

Bidankozarte buletinaren 50 aleak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko da Bidankozen bihar

Hilabete gutxi dira Bidankozarte buletinak bere 50. alea kaleratu zuela. Bidankozeko historia, etnografia, pertsonaiak, pasarteak,… barnebildu ohi ditu Gotzon Perez Artuchek kaleratutako buletin honek eta zenbaki borobil hau aitzakitzat hartuta, buletin guztiekin liburu bat ondu berri du. “Bidankozarte: historia, cultura y etnografia de Vidángoz” lemapean kaleratu berri da eta bihar aurkeztu eginen du Gotzon Perez […]

Larunbatean izanen da Izaba Summer Festivalen edizio berria

2018an hasi zuten Izaba Summer Festival antolatzen Izabako gazteek, jaietan lortutako etekinen soberak aprobetxatuz. Abuztuan beti edukitzen zuten asteburu bat ibarrean jaiarik ez zegoena eta horri aurre egin zioten ekinbide berri honekin. Aurten berriz ere izanen dugu Isaba Summer Festival, Lubaki, Ska-pa, Dinamita eta Dj Raneo taldeak taularatuko direlarik. Gaur gurean izan ditugu antolakuntzan dabiltzan […]

Igandean ospatuko da Neskak Blues Rock jaialdiaren bederatzigarren edizioa

Urzainkiko jaien igandeari beste ikuspegi edo aukera batzuk jorratzeko asmoz sortu zen Neskak Blues Rock jaialdia. Bestetik, emakumezkoen presentzia nabarmendu eta promozionatzea du helburu jaialdi honek eta iada 9. edizioa du aurtengoa. Ohikoa ez den musika eskaintza egiten da bertan eta aurten ere sona handiko artistak izanen dira Urzainkiko oholtza gainean. Granadatik etorritako Angela Hoodoo […]

Guitaraldia mugaz-gaindiko jaialdiak lehen urratsak emanen ditu Burgin

Uda askotan izan dugu Burgin Burgitaralde egitasmoa, musika Burgi herrira ekartzen zuen ekimena. Horren antolatzaile Jean Marie Ekai musikaria izan da eta berak Baiona eta Burgi batuz ekarpen hau moldatzea proposatu zuen, Guitaraldia izan dena. Hainbat musikariekin izandako mintegi batek ireki du ekimena eta larunbatean hainbat kontzerturekin eta masterclass batekin izanen du segida. Hau aitzakitzat […]

Indarkeria matxistaren prebentzio eta lanketarako kanpaina abiatu dute Erroibar, Aezkoa, Artzibar , Orotz-Betelu, Erronkari eta Zaraitzuko Berdintasun zerbitzuek

Gure herrian hori ez da gertatzen (da) lemapean zenbait baliabide jarriko dituzte kalean Nafar Pirinioetako Berdintasun zerbitzuek. Gure herrietan gertatzen diren emakumeenganako indarkeria identifikatu eta era kolektiboan aurre egiteko tresnak ematea du helburu, baita hauen inguruko hausnarketa bat plazaratzea ere. Askotan pentsatu izan dugu gure herrietan ez dela horrelakorik gertatzen, baina bai gure herrietan indarkeria […]

Dantzaz beteko dute Izaba Dans Pirenaika ekitaldiarekin

Iaz irailean egin zuten Izaban DansPirenaika. Transpirenaika ibilbidea dantzara ekarrita sortu zen egitasmo hauxe eta bertako jendea dantzara gerturatzea du helburu. Aiko taldea, Kurruskla elkartea eta Izabako udaletxearen elkarlanetik dator aurtengo edizioa.  Edizio honetan Lapurrutx Jauzia delako dantza berria estreinatuko dute eta Izaba inguruko toki bereziak ezagutzeko aukera emanen du ikastaro-jaialdiak. Honen inguruan solasean Aiko […]

Mugaz gaindiko harremanak sendotzeko egitasmo berri bat martxan

Hilabete zenbait daramazkite Xiberoko, Zaraitzuko eta Erronkariko zenbait herritar harremanak sendotzeko egitasmo berri bati forma ematen, batzen gaituen euskara ardatz bezala hartzen. Egitasmoek izaera eduki arren irudia ere behar dute eta orain horren inguruko proposamenak jasotzera ekinen diote. Horretarako zonaldeko hedabideen emailak jarri dituzte logoak bideratzeko eta gerora eginen diren ekitaldietan jartzeko. Ez da egitasmoa […]