Euskal Herriko txokoak ikusgai Maite Ramosen margolanetan

Gaurtik hasita eta irailaren 3a bitarte Garaioako Ibarraetxean izanen ditugu Maite Ramos margolariaren artelanak ikusgai, Euskal Herriko Txokoak deritzon seriearen menpe daudenak alegia. 16 margolan izanen ditugu bertan ikusgai eta honetaz zein bere ibilbideaz solastu gara Maiterekin gaurkoan.          Maite Ramos Irati Irratian:

Garaioako Ibarraetxean ezarriko du Irkus Roblesek bere obren erakusketa

Artista handia da Irkus Robles, hori ez da berria. Beti da plazerra gurekin izatea eta gaurkoan gaur hasiko den eta azaroaren 1a arte izanen den erakusketa aitzakitzat hartuta berarekin egon gara. Bere ibilbideaz eta influentzietaz hitz egin dugu ere. Hona hemen kartela: Irkus Robles Irati irratian

Egun On,Auñamendi! Garaioako Ibarraetxean erakusketa eta Erronkariko konexioa

Ostirala da eta gaur hasiko den erakusketa batekin hasi gara. Auritzeko Irkus Roblesek bere obrak eskegi eginen ditu azaroaren 1a bitarte Ibarraetxea tabernan eta berarekin egoteko parada hartu dugu. Ondoren, Juan Pito bentara itzuli gara Julian Gabasen ahotik Erronkariko azkenengo berriak jasotzeko. Izenburua: Urriaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko