Agotzenean ikasturte hasiera indartsua prestatu dute formakuntzaren alorrean

Lau ikastaro antolatu dituzte Agotzenean Ekohezkuntza guneko lagunek, CENIFER, Nafar Lansare eta Biurdana institutuarekin batera. Batzuk publikoak diren arren badira arlo pribatutik bultzatutakoak betiere bio-eraikuntza ardatz dutelarik. Honetaz solastu gara proiektuko sustatzailea den Ander Magallon lagunarekin. Informaziorako edota izen ematea burutzeko bidali emaila info@agotzenea.com Ander Magallon Irati Irratian:  

Gupirinioa: Piribizi laguntzak, farmazialariaren afera, etxebizitzen azken berriak eta formakuntzak

Baziren zenbait kontu lantzeko tokiko garapen taldearekin lantzekoak. Pasa den astean amaitu ziren familiei zuzendutako Piribizi laguntzak eta hauetara 180 familien eskariak jaso izan dituzte. Auritzeko botikaren inguruan ere etxebizitzan baten beharra zen baina azkenean etxea lortu bai orain pertsona bat faltan. Etxebizitza alorrean 30 etxe izanen dira aurki alokairuan Nasuvinsak kudeatuta. Formakuntzari dagokionez, aste […]

Udaberria bete formakuntzaz dator Agotzenea

Zerotik eraiki zuten ikastaroen bitartez Agotzenea Eko-hezkuntza gunea eta oraindik ere lanean dabiltza. Udaberri honetarako bi ikastaro antolatu dituzte eta hauen inguruan solastu gara bertako kidea den Urtzi Arrietarekin. Formakuntzaz aparte euren gunea erretiroak eta bilkurak egiteko ere izan ohi dute.   Urtzi Arrieta Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Irati Orreagako ikastaroak eta Karrape irratia

Atzokoan formakuntzaz aritu baginen gaur beste ikastaro batzuetaz solasten hasi gara, Irati Orreaga elkarteak antolatu dituen ikastaroen inguruan alegia. Honetaz Maite Maisterrarekin hitz egin dugu. Ondoren, Leitzara jo dugu, Karrape irratira bertatik Unai Zabaletak bertako kronika egin zezan.   Izenburua: Otsailaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko