Erroko kantu zaharrak bildu ditu Txema Hidalgok

Liburu batera ekarri ditu Txema Hidalgok Erro ibarrean batutako 61 kantu, bere partiturak eta azalpenak elebitan. Erroibarko aire zaharretan. Eta Irati irratira gonbidatu dugu liburuari buruz eta Erro ibarrean bildutako kantuei buruz mintzatzera. Euskal Herrian horrelako kantu altxorrik duen eskualderik ez dela adierazi du Kaparek. Elutseder elkarteak plazaratu du liburua eta 10 eurotan dago eskuragai […]