Komunalaren inguruko lanari jarraipena eman nahiean ospatuko da Kultur Komunalaren Eguna

Bi urte daramazkite Aezkoan Komunalaren inguruko lanketa espezifikoa egiten. Pasatako ikasturtean komunaletara bisita gidatuak izan ziren egindako lanen erakusleiho nagusia, Artelaneko lagunekin batera. Bertan espreski ezagutu ziren komunala horri zer nolako erabilera ematen zaion eta baita nola dagoen ezagutu. Lan honi segida emateko bihar Orbaizetako Kultur Olan Kultur Komunalaren Eguna ospatu eginen dute. Iraganaz arituko […]

Irati Biosfera Erreserba moduan sailkatu du UNESCOk

UNESCOk Marokon eginiko bilkuran 11 gune berri izendatuak izan ziren Biosfera Erreserba modura, horien artean Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako Iratiko oihana. Urte luzeen lanaren fruitua da izendapen hau, urteak eman baitituzte eskaerak eta lanak bideratzen duela bi urte arte, orduan aurkeztu baitzuten eskaria UNESCOn. Hala adierazi digu gaur izandako elkarrizketan Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakaria den […]

Pirinioko Mahaiak uztailaren 3ko deialdia mantendu eginen du Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiarekin bildu eta gero

Astelehenean Leire Remiro Esnoz Erroibarko alkatea izan genuen kontua behar bezala azaltzen, berak esan zigun ostegunean bilkura izanen zutela. Hala izan zen, atzokoan bildu ziren Pirinioko Mahaia eta Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusia den Jesus Mari Rodriguez. Hori aitzaki hartuta gaur azken bilera honen inguruan Karlos Bueno Reka Aezkoako Batzarreko lehendakaria izan dugu gurean. […]