Urmugak bi ekitaldi eginen ditu gaur Otsagabian eta Orbaizetan

Uztailaren 10ean abiatu zen Urmuga ekimenak gaur geldialdi berezia eginen du Otsagabian eta Orbaizetan. 15:30tan Et Incarnatus orkestrak eta Donostiko Orfeoiak kontzertua eskainiko dute Muskildako baselizan. Horren ondotik, Et Incarnatus hirukoteak (Oroimen Ensemble) Orbaizetako Kultur Olan Nerea Pedraz olerkigileak lagundurik emankizuna edukiko dute arratsaldeko 18:30tan. Bertan emakume konpositore zenbait lan ekarriko dituztela komentatu digute. Bereziak […]

Muskilda gurea da! Zaraitzuarren oihu ozena

Bere garaian artzapezpikutzak alderdi popularrak sustatutako legedi bat aprobetxatuz zenbait eraikin eta lur inmatrikulatu egin zituen. Horietariko bat Muskildako baseliza eta berari atxikita dauden zenbait soro leudeke. Ikerketa egin ostean zaraitzuarrek salatu egin zuten ekinaldi hau, baseliza berez herriarena dela argudiatuz. Lehen instantzian epaileek onartu bazuten ere Nafarroako Auzitegi Nagusiak orain artzapezpikutzari eman dio arrazoia. […]