Zerbitzuak moldatu eta proiektu berriekin dator Eutsi kooperatiba

Edadeko jendearen ongizateaz eta ahalduntzeaz arduratzen den Eutsi kooperatibako Aritz Carballorekin izan gara gaurko saioan. Osasun krisiak baldintzatu duela euren jarduna aitortu digu Aritzek, hala eta guztiz ere lortu dute zerbitzua mantendu eta bide batez proiektu berriak eraiki. Horietako bat litzateke arrakala digitala deuseztatzeko abian jarri berri dutena. Aritz Carballo Irati irratian

Sustraiak botako dituzte elikadura subirautza eta agroekologia hazi dezan zonaldean

Asteburuan hiru tailer antolatu ditu Mugarik Gabek Pirinioetako emakume elkarte ezberdinek lagunduta. Agroekologia, Elikadura subirautza eta Ekofeminismoa ardatz izanen dute tailer hauek. Arrea elkarteak zuzenduko ditu hausnarketa saio hauek eta honetaz solasteko Esther Monterorekin izan gara. Deialdiak:Aribe Abenduak 18, 18:00 Aezkoako EtxeanOtsagabia Abenduak 19, 11:00 ZatalarrañasBurgi Abenduak 19. 18:00 Udaletxean Esther Montero Irati irratian

Pirinioetako Mugazgaindiko Gazteriaren foroa hizketagai

2021eko maiatzean izanen da Jakan, Pirinioetako Mugazgaindiko gazteriaren lehen foroa. Honetaz aritu gara gaurkoan, lehendabizi lur-kohesioko Mertxe Vilches izan dugu foro hau nondik datorren ezagutzeko. Ondoren, Josu Laguardia izan dugu Gazteriaren institutuko kidea eta berak sakonki azaldu digu zertan datzan foroa eta nola egin behar den izena emateko. Izen ematea eta informazioa: https://www.juventudnavarra.es/es/foro-transpirenaico-de-la-juventud#img Mertxe Vilches […]

AEKn izen ematea zabali dago 20-21 kurtsorako

AEK-ako irakasle batek bik beste balio du izenburupean jarri zuten martxan matrikulazio kanpaina Euskal Herriko AEK-ko euskaltegietan. Honen inguruan elekatzeko Izaskun Zabaltzarekin hitz egitera joan gara eta berak azaldu dizkigu zeintzuk dira euskara ikasteko ditugun aukerak. Bihar 17.00etan eta 18:00etan informazio bilkurak eginen dituzte Etxabarrengoan. Izaskun Zabaltza Irati irratian

Mendiko Liberalen Konfederazioaz solasean

Gaur 1836.urtera arte bueltatu gara. Garai liskartsuak liberalak eta karlisten artean. Egoera berezi honetan Nafar Piriniotako bailarak Mendiko liberalen konfederazioaren baitan batu ziren, karlismoaren altxamenduari kontra egiteko. Honen inguruan solasteko Angel Garcia-Sanz Marcotegui Historia Garaikidean katedraduna eta “La Confederación Liberal de Montaña.1836-1837” lanaren egilea izan dugu gurean. Bere laguntzarekin ekimen honen hastapenak eta ondorioak zeintzuk […]

Pirinioko II. mikroipuin lehiaketa eta udarako plana

Egoera berrira egokitu behar izan da gure hurrengo gonbidatua. Aezkoako Euskara teknikaria eta gure kolaboratzailea den Idoia Zabaltza dugu, Agoitzetik irten ezinik dugula. Berarekin errepasatu ditugu euskarazko azken berriak. Esate baterako Pirinioko II. mikroipuin lehiaketaren ebazpenaz aritu gara. Bertan hauexek izan dira garaile:Helduak-Lierni Rekondo Vilaron , Biluztea lanarekinEuskara ikasleak:-Agoizko euskaltegiko B2 mailako ikasleak, Gureak egin […]

Egun On, Auñamendi! Maskarillak egiteko sarea, Pirinioko Mikroipuin lehiaketa eta internazionalismoa

Gaur Abaurregainan hasi dugu saioa, Maskarillak egin eta banatzeko sareaz mintzatu baikara bertako Blanca Carballorekin.   Ondoren, Idoia Zabaltza .izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko saioan luze eta zabal mintzatu gara Pirinioko II. Mikroipuin Lehiaketaz. Bukatzeko, Hala Bedi Irratiko Xabi Lasaren kolaborazioa hartu dugu izandako tentsio internazionaletaz jabetzeko. Izenburua: Maiatzaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Pirinioko marrazki lehiaketaz solasean

Gaurkoan Otsagabiara gerturatu gara, bertako eskolako irakaslea den Nuria Eseverrirekin egoteko. Berak azaldu digu nondikan iritsi zen marrazki lehiaketa egiteko ideia eta baita nola aurkez ditzazkegun lanak ere. Marrazkiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 22a izanen da. Kartela: Nuria Eseverri Irati irratian

Konfinamenduko sukaldaritza argitara

Balkoi, terraza eta etxe eremuetako argazkien ostean, Pirinioko Haurtzaro eta Nerabezaro zaintza sareak dinamika berria jarri du martxan. Horretaz solasteko Amaia Ubau gizarte hezitzailearekin izan gara eta berak azaldu digu zertan datzan iniziatiba berri hau: konfinamenduan egindako errezetak bideratzea errezetario dijital bat egiteko alegia. Errezetak eta argazkiak educadora@burgute.org helbidera bidaltzea eskatu digu. Kartela: Amaia Ubau […]