Barrankeadoreen lana aztergai La Kukula aldizkarian

Zura garraiatzeko modu ezezagunena bada ere garrantzi handia izan zuen lan mota honek Iratiko uren inguruetan. Valentzia aldetik etorritako zenbait langileren bitartez lortu egin zen Iratiko oihaneko enborrak Ekaiko zerrategiraino bideratzea. Langile horien iloba dugu Iker Zia zeina Burgin ekoizten den La Kukula aldizkariarendako erreportai bat koordinatu duen lan molde hau gehiago ezagutu dadin. Gaur […]

Udaberria bete formakuntzaz dator Agotzenea

Zerotik eraiki zuten ikastaroen bitartez Agotzenea Eko-hezkuntza gunea eta oraindik ere lanean dabiltza. Udaberri honetarako bi ikastaro antolatu dituzte eta hauen inguruan solastu gara bertako kidea den Urtzi Arrietarekin. Formakuntzaz aparte euren gunea erretiroak eta bilkurak egiteko ere izan ohi dute.   Urtzi Arrieta Irati irratian

Ohiko artisau lan bat berreskuratzeko gogoz datoz Zura lantzeko eskola

Zaraitzun ematen ari diren eskola bera Aezkoan egiten saiatuko dira. Joseba Jauregi lagunak bere proiektu propioa garatzen dabil eta honetako bat formakuntzak ematea litzateke. Asmo horrekin aurkeztu zen Aezkoako Batzarre Nagusian ikastaro bat egin nahi zuela, zura lantzeko eskola helburu. Gaur honetaz solastu zaigu Joseba. Hona hemen kartela: Joseba Jauregi Irati irratian