Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Korrika

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 6. atala izan dugu gaurkoa, Gurpildun aulki hegalariak izenburua duena. Ondoren, Korrikaren inguruan solastu gara AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin.   Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badator Korrika eta bere motorea diren Korrika Batzordeak

Martxoaren 31tik Apirilaren 10era izanen da aurtengo Korrika. Eskuz esku ibiliko da lekukoa Euskal Herriko herri eta auzoetatik. Gurean, Pirinioetan apirilaren 4ean izanen dugu, Irunberritik sartu, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Aurizberri, Auritz, Orreaga eta Luzaide gurutzatuko dituelarik. Ekimen erraldoia dugu Korrika eta aurtengo edizioa HitzEKin leloa hartu du, euskarak hitzak eta ekintzak behar baititu. Honen inguruan […]

Aritz Ganboa artzaina Sakanatik Piriniora korrika gazta batekin

Urriaren 26an aterako da korrika Arruatzutik, bere herritik. 170 km eginen ditu eskualdez eskualde, mendirik mendi. Urriaren 27 goizean Erroibarretik, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin zehar Izabara heltzea du helburu. Irati irratian mintzatu gara Ariz Ganboa artzain eta korrikalariarekin.

100 lagun euskara ikasten Pirinioetan

Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko: