Arte garaikidea denon eskura maiatzaren 27a bitarte Agoitzen

Arte garaikidea zenbaitetan ulertezina izan da eta baita eskuraezina ere. Museoetan egiten den artetzat hartu izan da eta horri buelta emateko Uharte Arte Garaikideko zentroak abiatu zuen Uholdeak programa, arte garaikidea Nafarroako txoko desberdinetara iris zedin. Honen baitan kokatzen da Materialak Amatu erakusketa zeina  zaintzaren, amatasunaren edota ez-amatasunaren inguruko ikuspegi desberdinak barnebiltzen dituen disziplina anitzetako […]

Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako egoera argira

Saharako herriak egoera larria pairatzen dabil Marokorekin izan ohi duen gerrari dagokionean. Egoera hori azaleratuko dute larunbat honetan Agoitzen, hitzaldi baten bitartez errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiaraziko gaituen ekimena antolatu baita. Bertan hizlari izanen dugu Agoitzen bizi den Mbrabth sahariar errefuxiatua euren bizipenak kontatzen.     Mbrabth Irati Irratian:

Ipar haizeak eta freskotasunak markatuko dute aste bukaera David de Andresek esanda

Gaur izan dugu berriz ere David de Andres gure lagunaren iragarpena. Gaur ere DANA hitza meteorologian zer den azaldu digu Davidek. Iragarpena: Osteguna (Maiatzak 18): Hodei eta ostarteak lehendabiziko partean nabarmen nagusituko dira, halere egunaren amaieran hodeiak ugaritu eta baliteke euria egitea. Haizea aste bukaera osoan zehar iparraldekoa izanen da indarra galtzen joanen delarik, horrek […]

Agoitzen migratzaileekin eginiko ikerlana aurkeztuko dute bihar Kultur etxean

Polymathia Gizarte Aholkularitza taldeak eraman du ikerketaren ardura baina eskaera Agoitzeko udalak eginikoa da. Datuei erreparatuta Agoitz harrera herria dela nabarmena da biztanleen %20,35a pertsona migranteak baitira eta hauen egoeraz jabetu eta hobetzeko abiatu zuten ikerlana. Ikerlana amaituta bihar aurkeztuko dute jendaurrean arratsaldeko 19:00. Ikerlanaren inguruan bertan dinamizatzaile lanetan parte hartu duen Irati Zunzarrenekin egon […]

Aurten Erronkarin izanen da Uskararen eguna

Beroketa ariketa zenbait egin ondoren asteburu honetan ospatuko da Uskararen Eguna Erronkarin Erronkari Uskararen Ebiltari lemapean. Urte hasieratik hona zenbait ekintza burutu dituzte, mendietatik txangoa eta toponimiaren errepasoa, dokumentala baten proiekzioa eta Pirinioetako Kantuz taldeen topaketak alegia. Orain heldu zaie hainbeste itxaron egin duten eguna Uskararen Eguna zeina ostiralean hasiko den Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en […]

Museoen nazioarteko eguna ospatzeko I Ching ikastaroa Abaurregainako Hilarriak-en

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Abaurregainako Hilarriak Museoa I Ching-erako hastapen tailerra antolatu du datozen asteazkenetan. Hau filosofia eta etika liburu bat da zeinetan modu berezi batez irakurri eta honen inguruan hausnartu behar den. Honetaz solastu gara museoko arduraduna den Nayara Tanitekin. Hemen duzu aukera izena emateko: I Ching formularioa     Nayara Tanit Irati Irratian:

Formakuntzaren eta Bertatik bertara proiektuaren hurrengo ziten inguruan solastu zaigu Mari Mar Agosek

Gaurko kolaborazioa ohar batekin hasi du, bihar ostirala liburutegia itxita izanen dugula adierazteko Iruñean formakuntza saio bat baitu Mari Mar Agosek. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren inguruko hurrengo hitzorduak ekarri dizkigu. Mari Mar Irati irratian:

Pirinioetako mikroipuin lehiaketan saritutakoak ekarri dizkigu Idoia Zabaltzak gaurkoan

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu berriz ere, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaur aurreko ostiralean izandako Pirinioetako Mikroipuin lehiaketaren sari banaketaz solastu gara, zer nolako errelato eder entzun ahal izan ziren bertan gainera. Epaimahaia Tere Iribarren, Mikel Albisu eta Josu Jimenez eratu dute aurten. Sarituak:LH 3-4- 1.-Luka Quilodran Pascual .2.- Peru Dufur GoitisoloLH 5-6- 1.-Andrea Zazpe Fayaras […]

Bueltan da David de Andres bere iragarpenekin, aste bukaera nahasi xamarran

Etenaldi baten ostean bueltan da gurean David de Andres gure meteorologoa aste bukaera nahasi honen inguruko iragarpena emateko. Elurra ez da urrun ibiliko berak adierazi digunez, nahiz eta mendietan soilik izanen den. Iragarpena: Osteguna (Maiatzak 11): Giro goibel eta euritsua zeinetan tenperaturak ere jeitsiko diren ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta.Ostirala (Maiatzak 12): Giro goibel eta […]