Aezkoan girotuta dagoen nobela beltza aurkeztuko du Eneko Barberenak astelehenean

(H)ilbeltza beka jaso ondoren bi urtez egon da Eneko Barberena bere nobela berria idazten. Ainhoa Sanz peritua da “Suak erreko ez balu” nobelaren protagonista eta Aezkoan girotuta dago, Aezkoan kokaturik dagoen Nabala fikziozko herrian. 3 mendizaleren hilketak abiatzen du istorioa eta denboran eta Aezkoan barna murgildu egiten zaituen istorioa garatzen joanen da. Nobela datorren astelehenean […]

Espejismos lanarekin datorkigu Monstrenko Kolektiboa Agoitzera

Igande honetan izanen da antzezlanaren emankizuna Agoitzen, arratsaldeko 19:00tan. Espejismos du izena obrak eta umorea dute bidelagun. Antzezlana aitzakitzat hartuta Monstrenko Kolektiboa eta obra bera ezagutu dugu bertako kidea den Txubio Fernandez de Jauregi lagunarekin.        Txubio Fernande de Jauregi Irati Irratian:

Euskarari bultzada ematera dator Sorioneku dinamika

Tuteran izandako Hordago ekimenen errautsetatik sortu izan da Sorioneku euskararen aldeko dinamika, euskara etorkizuneko hizkuntzatzat har dadin. Eragile sozial eta politiko gehiagoren babesaren eskean manifestu bat kaleratuarazi zuten pasa den asteburuan 20 bat euskaldun eta euskaltzaleek Iruñean. Honen inguruan solasteko horietako bat izan dugu gaur gurean, Ane Eslava alegia eta berak azaldu digu zertan datzan […]

Eski kanpaina barnetik ezagutzeko aukera emanen digute astero

Hala eginen dugu eski kanpaina amaitu arte. Astero arituko gara bertako norbaitekin solasean, gaurkoan lehenbizikoz Amaia Mozo eski kanpainako koordinatzailea izan dugularik. Gertutik kanpainaren nondik norakoak ezagutu ditugu, zenbat lagun parte hartu eta lan egiten duten bertan, zenbat dirauen… Bi estazioak biltzen dituzte Abodi eta Larra-Belagua eta Nafarroa osotik etorritako haur eta nerabeak gerturatuko dira […]

Torturaren afera azalerazteko zine zikloa antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak

Astelehenetik aurrera Torturaren gaia bolo-bolo ibili da Nafarroan. Torturaren aferak hainbat urtetatik hona zenbait kultur proiektuen bitartez izan du nolabaiteko lanketa eta horietariko 4 dira Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak Inoiz Ez Berriro zine zikloaren baitan antolatu direnak. Ostirala honetan hasiko da zikloa Bi Arnas dokumentalarekin. eta tortura inoiz berriz errepikatu ez dadin du helburutzat […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Konexioarekin gora-beherak

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Gaur Erronkarin internteko konexio duin bat edukitzeko izandako bilakaera errepasatu digu, beti bezala umore puntu batekin. 2016an hasitako bideak luze iraun du, 2023a arte alegia eta hainbat pertsonen ahaleginaren ekinez lortu da Erronkarin zuntz-optikoa ezartzea, hainbat buruhauste eta arazoei aurre eginez noski.             […]

Nafarroako Torturatuen Sareak positiboki baloratu du Euskadiko Kriminologia Institutuak egindako informea eta Nafar Gobernuari ikerketarekin jarrai dezan eskatu dio

Euskadiko Kriminologia Institutuak tortura kasuen inguruko txostena aurkeztu zion atzokoan Nafar Gobernuari. Bertan datuak esanguratsuak dira, 656 kasu aztertu dituzte, baina frogatutzat ematen dute 900 pertsona inguruk jasan dutela Tortura 1960-2015 urteen arteko epean, osotara 1068 kasu inguru izanen direlarik. Emaitza hauek jakinda Nafarroako Torturatuen Sareak prentsaurrekoa burutu zuen atzokoan eta txalotu egin zuen egindako […]

Ohiko formatuarekin itzuliko da Itzaltzu euskal kulturaren plazatzat aldarrikatzen duen Gartxot Eguna

Pandemiak zenbait plan eta ekimen irauli egin zituen eta Itzaltzun ospatzen den Gartxot Egunak ez zen horretaz libro izan. Halere, aurten ohiko formatuarekin eta gogobeteta dator euskal kulturaren plaza garrantzitsu hau. Bi eguneko egitaraua prestatu dute Gartxot Ekimeneko lagunek eta elkarte horretako Maite Aranbururekin solastu gara honen inguruan. Itzaltzura gerturatzeko Otsagabiatik Xin Xoan zerbitzua ere […]