Auñamendi kirol eskaintza martxan

Gure osasuna eta gorputza mugiarazten ibili ohi da gure hurrengo gonbidatua. Aritz Carballo Ernaga dugu Auñamendi eskualdeko Kirol kudeatzailea zeina Auñamendin dauden ikastaro eta kirol eskaintzak kudeatzen dituen. Iaz 21 aktibitate izan ziren eta osotara 250 lagun ibili ziren kirola edota sorkuntzak egiten. Aurten eskaintza igo egin da 27 aktibitate baitaude martxan eta horietan 290 […]

Uraren eta ipuinaren ibilbidea ezagutzen

Ezkarozen ura eta bertako ipuinak batzeko egitasmoa aurkeztu zuten pasa den ostiralean, Uraren eta Ipuinaren Bidea. Duela bospasei urte kaleratu ziren Zaraitzuko istorio zaharrek eman diote bide proiektu honi. Ezkarozeko 5 istorio hartu eta bertako ondarea balorean jartzeko ibilbide bat ondu zuten Innova diru-laguntza dela medio. Urtebetean auzolana oinarri 4,71 kilometroko ibilbidea ondu egin dute […]

Xanti Begiristain Madotz: Margaritaren Heptamerona

Asteburuan Erriberrin Margarita erreginak ekoitzitako Heptameronaren irakurraldi ekitaldia izan da. Urtero errepikatzen den ekimena dugu hauxe 2020. urtean euskaratu zenetik 75 istorioz osatutako obra hauxe. Irakurraldi honetan Xanti Begiristain izan zen eta Heptameronaz eta irakurraldiaz solastu zaigu gaurkoan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Zaraitzuko fruta-arbolen barietateak nabarmentzeko jardunaldiak asteburuan Ezkarozen

Zaraitzuko zenbait lagunek hasi zuten duela 4-5 urte bertako fruta arbola barietateen zaintza eta ugaltzeaz arduratzen. Piriniotako Hazien Sarearekin elkarlanean aritu eta gerora bertako barietateekin lanketa egiten hasi ziren, euren lana elkarte batean egonkortuz Sagardoiak Elkartean. Elkarte honek, Arrea eta tokiko administrazio zenbait lagunekin tailerrak eta ekimenak antolatu dituzte, baita asteburu honetan izanen diren jardunaldiak […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Osasun mentala eta sufrimendua

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Nazioarteko eguna izan zen. Honen aitzakipean nerabezaroan aditua den Miren Cia Urrutiak honen inguruan solastera eraman gaitu bere gaurko kolaborazioan. Osasun mentalaz baino sufrimenduaz hitz egin dugu eta hori detektatzeko zer egin behar dugun ikasi. Sufrimendua arintzeko gakoak ere eman ditugu giro atsegin bat sortu, hitz egin, entzun eta behar izatekotan […]

Pirinio bi aldetako indusketen antzekotasunak liburu batean txertatu dituzte

Pirenaeus mugaz-gaindiko proiektuarekin zerikusia duen ikerlana dugu liburua. Europar Batasuneko funtsak baliatuta modu koordinatuan hasi ziren Aranzadi Zientzia Elkarteko lagunak Zaldua, Donazaharre eta Artziko guneak industen Iter XXXIV erromatar galtzadaz gehiago jakin nahiean. Pirinioa muga geografikotzat hartu izan da, baina urteen eta ikerketen poderioz duela 2000 urte asko erabiltzen zen pasabide bat zen. Hego eta […]

Palestinaren aldeko mobilizazioa izanen da bihar Yala Nafarroak deituta

Arratsaldeko 18:00etan irtengo da mobilizazioa Golem Zinemetatik. Nafarroako politika, kultur eta kirol arloko pertsona askok babestu dute mobilizazioa, 3 urte bete direnean Israelek Palestinarekiko genozidioa areagotu zuenetik. Genozidio honi aurre egiteko sortu zen Yala Nafarroa ekinaldia eta ezkeroztik aritu dira Palestinari babesa eta elkartasuna adierazteko ekimenak antolatzen. Horrek hainbat kontu ekarri ditu, Nafar Gobernuak Teva […]

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Euriaren itzulera ekarri digu aste hasiera honek. Udazkena izanik ez luke berri adierazgarri bat izan behar baina ikusi zer nolako egoera genuen berri pozgarria izan da David de Andresentzat. Gaurkoa asteburuko eguraldi iragarpenarekin amaitu dugu euria bertan mantentzen delarik.        David de Andres Irati irratian

Landa Eremuko Emakumeak batzeko ekimen andana antolatu ditu Berdin Bizik

Urriaren 15a Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatu egiten da. Hau aitzaki hartuta Aezkoa, Artzi, Erroibar eta Orotz Beteluko Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak ekitaldi mordoa antolatu ditu, zonaldeko emakumeak batu eta elkarrekin saretzen jarraitzeko. Ezaugarri propioak eransten zaizkio emakumeen egoerari landa eremuan eta horregatik ekimen propio eta bereziak landu behar dira lanketak egiterako […]