Larunbata honetan Sorogain hartuko dute Erroibarko abereek Sorogaingo Markan

Urtero lez Erroibar eta Urepele aldeko abereek bazkalekua partekatuko dute, Sorogaingo larreetan izanen baitira beste behin ere. Partekatze honi hasiera emateko Erroibarko artzainen abereen markajea burutzen da lehenik Sorogaingo Marka deritzon ekitaldian eta hauxe larunbata honetan izanen da. Behiak eta behorrak markatu eta larre komunaletara eramanen dituzte. Erroibarrek aurten ia 400 behi eta 260 behor […]

Martxan dira 2024ko Aranzadi Elkarteak gidatutako indusketetan parte-hartzeko izen emateak

Urtero bezala Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia sailak indusketa kanpainaren berri eman du. Bertan aurtengo indusketa gune guztiak azaldu eta bolondresen eskaera egiten duela. Gure zonaldean Artzin, Auritz-Zaldua eta Agoitzen eginen dituzte geldialdiak. Lehendabiziko biak indusketak izanen dira, Agoitzekoa aldiz auzolanerako deialdia lirateke. Hau aitzakitzat hartuta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den eta Artzi eta Auritzeko indusketen […]

Baskoien bi kastro berri aurkitu dituzte Aria eta Biotzariko lurretan

Juan Mari Martinez Txoperena arkeologian adituaren lanak bi sorpresa berri ekarri dizkigu azken asteotan Pirinioetara. Biak Burdin Aroko Baskoien kastroak liratezke, bata Aria inguruan kokatuta eta Biotzarin bigarrena. Javier Armendarizek bere 2008ko tesian zioenagatik Pirinioetan 300 kastro inguru leudeke eta garai haietan soilik 4 ziren identifikatuak. Gaur da eguna zeina esan genezakeen 133 direla identifikatuta […]

“Un malentendido” obra eskainiko dute Agoitzeko erretiratu, alargunen eta pentsiodunen plataformako kideak Agoitzen

4. urtea da horrelako antzezlanak antolatzen dituela Agoitzeko erretiratu, alargun eta pentsiodunen plataformak. Garai batean antzerkigintzan ibilitako lagunak batu eta Irati Antzerki taldeko lagunen laguntzarekin hasi ziren euren obrak eraikitzen. Antzezlanak Agoitzen eskaini badira ere iaz ere Ezkarozen izan ziren antzezlanarekin. Honetaz solasteko Bittori Itxaso Paternain erretiratu, alargun eta pentsiodunen plataformako lehendakariarekin izan gara.  Gaur […]

Soinua eta musikari eskainitako erakusketa dakar Uholdeak 24 programa Agoitzera

Audiolab kultur elkartea da ekintza honen komisario lanak egiten dituena Xabier Erkiziaren eskuetan. Uharteko Arte Garaikideko Zentroak aurrera eramaten duen Uholdeak 24 programaren baitan etorri da Bat Bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak izenburua duen erakusketa. Ixila den soinu eta musikaren inguruko erakusketa bat izanik gonbidapena luzatzen digu ikusleoi partiturak eta begiratuta […]

Maite Sota Virtok “Locura” eleberri beltza aurkeztuko du ostiralean Erronkariko Liburutegian

Helduentzat bideratutako bere 4. eleberria dugu “Locura”, Pamiela Argitaletxearekin editatutakoa gainera. Hala ere, bere idazle ibilbidean zehar zenbait erregistro landu ditu, poesia, gazteendako nobela,… eta baita ere astia izan du hainbat komunikabiderekin kolaborazioak egiteko Haur osasunaren inguruan, bere lanaz pediatra baita. Ez hori bakarrik, gaur egun Errotxapeako Ezkaba aldizkariko erredaktorea dugu eta jakina harrigarria bada […]

Galuzerrita Txokoa: Ikasbidaia, Xeieskola eta zenbait ekimen berri

Berlinetik bueltatu berri topatu ditugu Garraldako ikasleak eta beren ikasbidaiaz solastu zaizkigu baita asteburuan izandako Xeieskolaren inguruan ere. Horren ondotik datorren asteko topaketak eta zenbait berritasun izan ditugu mintzagai.   Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:  

Negututako udaberria eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Apirila prezipitazio gutxikoa izan arren freskotasuna dario. Aste honetan neguan izan beharko genituen tenperaturak eta eguraldia izan dugu gurean eta hori bera landu dugu David de Andres lagunarekin. Horren ostean astebururako eguraldia eman digu.        David de Andres Irati irratian

Sarean-Mujeres en red elkartearen Txiapasekiko Elkartasun zikloa Pirinioetara dator

Sarean Mujeres En Red Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako Txiapasekiko Elkartasun Zikloa burutzen dabil Nafarroa osotik. Honen baitan GKE honek kudeatzen duen Yachil Antzetic Etxe komunitarioko koordinadora lanak egiten dituzten Mary Perez eta Sandra Lorea dabiltza han eta hemenka euren esperientziak kontatzen. Hori bera eginen dute ostegun honetan Jaurrietan izanen den Pirimakumerekin batera antolatutako askari feministan. […]