Aezkoako migrazioaren inguruko liburua aurkeztuko dute Aezkoa Kultur eta Iratiko Bortuak elkarteek Kultur Olan

Urte zenbait ikertzen eman ostean eta hainbat tokitatik eratorritako laguntza aprobetxatuta eskuartean dugu Fan Zen Aezkoa liburua, zeina Aezkoak XIX eta XX. mendeetan jasa zuen migrazioa lantzen duen. Herriz herri zenbait bolondres aritu dira informazioa eta argazkiak jasotzen. Hori antolatu eta liburu baten bueltan kokatu ditu Jose Etxegoienek eta Aezkoa Kultur Elkarteak eta Iratiko Bortuak […]

Erroko eskolako lagunek E(l)karpen berri bat antzerki musikala estreinatuko dute ekainaren 14 eta 15ean

Taula gaina hartuko dute Erroko eskolako ikasleek euren E(l)karpen Berri Bat antzerki musikala aurrera eramateko asmoz. Orain buru-belarri dabiltza entseguak egiten eta dagoeneko bere lehen emanaldirako (Ekainak 14) sarrera guztiak saldu dituzte, horrexegatik bigarren data bat ere paratzea adostu dute, ekainaren 15a. Antzerkia ez ezik 13 kanta barnebiltzen duen CD berri bat ondu dute euren […]

Kulturarteko astea antolatu dute Agoitzen bizilagunen arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko

Badira zenbait urte Agoitzeko eskolan jatorri desberdinetako kulturekin lanean dabiltzala Familien elkartearen bitartez. Lan horrek eraman zituen Nafar Gobernuko Laguntza programaren baitan kokatzera eta lanketa bereziak egitera. Horrek ema zion bide beste elkargune bati zeina eskola, haur-eskola, udala eta bizilagunak batzen dituena, betiere helburua argi edukita jatorri desberdinetako kultura horiek Agoitzen behar diren moduan artatuak […]

Udaberrian, landaredia lantzeko tailerrak ere loratu dira

Orain da garaia lore eta landareak egoera hoberenean ezagutu eta ikusteko, baita hauekin ere aintzinetik datorkigun jakinduria praktikan jartzeko, ukendu edota mota desberdinetako sendabideak egiteko.Turismo alorrean lan egin ez ezik (bertako natura ezagutarazten, sentsibilizazio kanpainak egiten…), honelako tailerrak ere egiten ditu Gentiana Pirineok eta gaurkoan bertako kidea den Silvia Erlantz Rodarekin izan gara. Erronkarin, Zaraitzun […]

Padela Agoitzen lurreratu da Irati Padelen eskutik

Imanol Otano agoiztarra beti egon da kirolarekin oso lotuta. Padela frogatu zuenetik kirol honetaz maitemindu eta hasi zen pentsatzen nola egin zezakeen bere bizilagunei gerturatzeko. Bururatu zitzaion orduan ekintzailetza proiektu bat garatzea eta padel pistak eskuragarri ezartzea eta hori bere ogibide egitea. Agoitzeko enpresa haztegian aurkitu zuen tokia eta bertan eraiki ditu kirol hau praktikatzeko […]

Adikzioen inguruko aholkularitzei eman diete bide Adikzioen Kontrako Tokiko Planetik abiatuta

Aurreko ikasturtean hasi zen lantzen Tokiko adikzioen kontrako plana zeina Haize Morea eta Antox elkartearen ahaleginetik sortu zen. Horrek Innova egitasmora aurkeztera eraman zituen eta baita finantziazioa lortu ere. Honezkero lantzen hasi ziren parte-hartzea bultzatuz. Honek sorrarazi zuen lehendabiziko Adikzioen Kontrako Tokiko Plana, Auritzeko Kultur etxean aurkeztu egin zena. Oraingoan plan honen barneko adikzioen inguruko […]

Galuzerrita txokoa: Eskola-institutuen topaketak eta azken berriak

Gaurkoa azken Galuzerrita saioa izan da eta pena handiz esaten dugu zeren sekulako lana egin dute gure lagunak Garraldako eskola eta institutuko berriak ekartzen. Esker ona ematea besterik ez zaigu geratzen eta esatea irratiko uhinak irekiak izanen dituztela beti. Azken saio honetan Otsagabia eta Abaurregainako topaketen inguruan solastu zaizkigu, baita Garraldan izandako azken ekimenak ere. […]

Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Edurne Crespok bere obrak eskainiko ditu ekainaren 1-etik 16 -ra Auritzeko Kultur Etxean

Garaitzeko Asi Elkarteak gonbidatuta euren marrazkiak eskainiko ditu Edurne Crespok Auritzeko kultur etxean. Txikitatik gustatu izan zaio marraztea baina gerora ez zuen arteetako ikasketak hartu, nahiz eta ez zion inoiz marrazteari utzi. Marrazketa serioago hartu zuen pandemia garaian, bertan berrartu baitzuen hain atsegina den eta hain ongi ematen zaion afizioa bere alabarekin batera. Bertan sortutako […]