Indarberrituta dator aurtengo Mintzakide egitasmoa

Iazkoan jarri zuten berriz martxan Mintzakide egitasmoa AEK-ko lagunek. Honen Pirinioko koordinatzailea dugu Niko eta berarekin solastu gara honen inguruan. Iazkoari balorazio bat egiteko ere aprobetxatu dugu eta oso iniziatiba polita izan zela gaineratu digu. Aste bukaeran bilerak eginen dituzte Ariben eta Agoitzen jendea animatzeko eta bertan parte hartzeko.   AEK-ko Niko Irati irratian

Euskararen etxearen inaugurazioa eginen dute bihar Agoitzen

Bihar Agoitzen Euskararen etxearen inaugurazioa izanen da. Aek-ak eta udalaren arteko elkarlanaren poderioz forma hartutako proiektua litzateke eta bertan besteak beste euskaltegiaz aparte familiendako Era txokoa eta gazteendako Gazte txokoa izanen ditu. Hau guztiaz Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin hitz egin dugu. Hona hemen kartela: Idoia Zabaltza Irati irratian

Jose Alfaroren begirada erbestealdiari

Derrigortutako erbestealdia ezagututakoa dugu Jose Alfaro. Hainbat lanbideetan ibilitako gizona argazkilaritza zuen pasioa eta bere objektibo eta begiradatik erbestealdi horren egunerokoak eta pertsonaiak pasa ziren. Argazki horiek familiaren eskuetan izanik erakusketa bat egitea otu zitzaien eta irailaren 15a bitarte erakusketa hori bisitatzeko aukera dago Agoitzeko Kultur etxean. Honen inguruan Jose Alfaroren bilobarekin solastu gara Javier […]

Bertako bizitza hauspotzeko dator Agoitzeko Zokoa

Irati Bizirik plataforma jarri du abian Zokoa deritzon merkatua. Oraingoan 34 postu izanen dira eta bertako ekonomia eta produktuak sustatzeko dator merkatu hau. Ez dira produktuak soilik, ekimenak ez dira falta lehen merkatu honetan musika eta egurrezko teilen lantze erakustaldia besteak beste. Honen inguruan solasten izan gara Carmen Cosin lagunarekin.   Carmen Cosin Irati irratian

Osasuna, frankismoa, errepresioa eta bizipenak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen.

Liburu berezia da Mikel Huartek idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutakoa. Osasuna ardatz bere historian murgiltzen gaitu bertan historian zehar suertatutako zenbait bizipen azalduz. Osasuna, errepresioa, politika eta bizipenak biltzen dituen lana aurkeztuko du larunbatean Mikel Huartek eta berarekin solasteko aukera ez dugu galdu.     Mikel Huarte Irati irratian

Oroimena ardatz zikloa abiatu dute Agoitzen

Oroimena hitz larritan landuko dutena Agoitzen irailaren 19a bitarte. Erakusketak, hitzaldiak, omenaldiak, antzerkiak,… espresio anitzetako ekimenak izanen dira ziklo batean sartutak. Zikloaren nondik norakoak ezagutzeko Kultur arduraduna den Joseba Corera izan dugu gurean.     Joseba Corera Irati irratian

Kulturaren koloreez zipriztindu eginen dituzte Agoitzeko kaleak

Uda osoko kultur egitarau mamitsua prestatu dute Agoitzen, Kaleko Kulturaren Kolorean. Bertako taldeen parte hartzearekin eta Kulturguneak koordinatuta, hiru-hilabete honetan kulturari agertokia emanen diote kalean. Honen inguruan solasteko gaurkoan Agoitzeko Kultur zinegotzia den Joseba Corera izan dugu.   Joseba Corera Irati irratian

Julio Villanueva: Desobedientziarik gabe ez legoke askatasunarik

25 urte pasa dira 8 gaztek Itoitz geldiarazteko hautua egin zutenetik. Apirileko gau hartan Rotaflexen garrasiek astindu zituzten gure herri eta bailarek. Itoitzekiko elkartasun taldeak ekintza bat burutu zuen gau hartan presa eraikitzea ahalbidetzen zituzten kableak moztuz. Efemeride edo urteurren hau aprobetxatuz ekintza burutu zuenetako Julio Villanuevarekin izan gara gaurkoan. Berarekin errepasatu dugu egun hartan […]

Korrikarik ez baina AEK eta euskarari BULTZA emateko unea iritsi da

Egunotan Korrikak gure herri eta bailarak zeharkatu beharko zituen, baina pandemia dela eta ezin da egitasmo erraldoi hau aurrera eraman, horrek suposatzen duenarekin. Euskararen aldeko ekimen honek gure hizkuntzaren presentzia ahalbidetzeaz aparte AEK-ko euskaltegien sustengurako baliabideak eman ohi ditu. Urte zaila izan da euskaltegietan baina hala ere ez dute amore eman Ana Kolomok adierazi digun […]