Irati Bizirik, Siemens Gamesako lanpostuak defendatzeko herri plataforma

Gaurkoan Agoitz aldera jo dugu Siemens Gamesako egoeraz elekatzeko. Horretarako bertako kidea den Iñaki Itoiz izan dugu gurean. Berak azaldu dizkigu nolatan eman ziren enpresa ixteko erabakiak eta baita Agoitzen zein egoera bizitzen ari duten kontatu ere. Aste honetan bi deialdi luzatu dituzte, bihar asanblada informatiboa eta mosaikoa eta larunbatean manifestazio batetara. Langileek sinadura bilketa […]

Agoitzeko Siemens Gamesako langileei babesa adierazi diete hainbat eragile eta toki entitatek

Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia ixtea erabaki zuen ekaina amaieran 239 langile kalean utziz. Ezkeroztik, hainbat ekinbide eraman dituzte aurrera enpresako komitetik eta esanguratsuena uztailaren 11n Iruñean izanen den mobilizazioa izango litzateke. Honen aurrean, Agoitzeko hainbat eragilek, udalak eta zonaldeko hainbat toki entitatek euren babesa adierazi diete langileei eta Agoitzen burutu den prentsaurrekoan mobilizaziorako deialdia […]

Sorginen mitoa deseraiki dezagun

Aspaldikoa bada ere Sorgin Ehiza oso presente izan ohi dugu solstizio egunetan. Hori pentsatu zuten Karekin Kulturak eta Agoitzeko Udalak gaurko hitzaldia prestatzean. Gaiaz solasteko hizlaria izan dugu Amaia Nausia Pimoulier, Historian doktorea bera eta berak azaldu digu zergatik eraiki zen mitoa bere garaian. Amaia Nausia Irati irratian

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian