Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]

Jose Miguel Etxeberria “Naparra” kasuaren argipenak ematen dituen Bolante baten historia ostiralean Auritzen.

1980an desagerrarazi zuten Jose Miguel Etxeberria Naparra Batallon Vasco Españolekoek. Ez geroztik ez da bere gorpua aurkitu eta egiaren ezagupenaren eta memoriaren bidean lanean darraite euren senide eta lagunek. Kasua oihartzuna hartu zuen Europan Giza Eskubideen alorreko batzordeak artatu baitzituzten senideak 2014an Naparraren kasua ezagutzeko. Bide osoa barnebiltzen du Bolante Baten Historia dokumentalak eta Auñamendi […]

Osasun arloko langileek Gazan su-etena ezartzeko aldarriarekin bat egin dute

Atzo 12etan zuten hitzordua eta Pirinioetako Osasun arloko langileek bat egin zuten Gazan su etena ezartzeko aldarriarekin. Kontsultategietako ateetan elkarretaratzeak eginez egin zuten bat horrekin Izaban, Ezkarozen eta Auritzen. Bertan ere aldarrikatu zuten amaitu daitezela eurak bezala besteen bizitzak salbatzeko lanean dihardutenei eginiko erasoak baita hospitale eta osasun eremuetara eginikoak ere.      

Balio natural handiko sega-belarretarako baliabideak dakar Nekazaritzarako Politika Bateratuak

Nekazaritza eta Abeltzaintzaren inguruko diru-laguntzen parte nabarmen bat Nekazaritzarako Politika Bateratuan dute oinarri. 2024. urte honetan balio natural handiko sega-belarren inguruko esleipena bat dakar, hala adostu baitute ingurumena zaintzen duten horiek saritzeko asmoz. Berritasun guzti hauek GAN-NIKeko kidea den Silvia Zabalza Armendarizek azaltzen dabil hainbat hitzaldi emanez. Bihar (urtarrilak 19) Ariben, astelehenean (urtarrilak 22) Ezkarozen […]

Korrika 23. edizioa berotzeko ariketekin hasiko gara asteburuan

Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an hasiko da Irundik abiatuta HARRO HERRI lemapean. Gure zonaldea martxoaren 15 eta 16an zeharkatuko du baina hori gertatu baino lehen berotzen joateko Korrika Batzordeek zenbait ekimen antolatu dituzte, horien artean asteburu honetan izanen ditugun Korrika aurkezpenak. Aurkezpen hauek ostiralean (urtarrilak 19) Agoitzen arratsaldeko 20:00 tan Angiluerrekan eta larunbatean (urtarrilak 20) […]

Xantiren Auzolotsak, 47. atala: Baionara bidaiak

Urte berriarekin ohitura zahar bikainekin jarraitzeko hautua heldu zaigu, gaurkoan Xanti Begiristain Madotz itzuli baitzaigu bere ohiko kolaborazioarekin.  Oraingoan, Iruñeko zinegotzi zela Baionara eginiko bidaiak izan ditu hizpide bere kolaborazioan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Berdintasun politikak eta ekinaldiak sustatzeko teknikariak lanean dira

Zonaldearen behar bat asetu da, urriaren 26tik lanean baitaude Berdintasun Teknikariak Pirinioan. Bi dira eta gaurkoan Auñamendi eskualdeaz arduratzen den Amaia Abucide Aylagasekin izan gara bera ezagutzen lehendabizi eta bere lana ondoren. Berdintasun politikak garatu eta gizartean eragiteko erronka dauka. Aipatu digunez harrera bikaina izan du hemengo biztanle zein agintarien aldetik. Gogotsu dator lanerako eta […]

Irati Orreaga elkarteak euren junta berritu eta lan deialdia zabaldu du

Abenduaren 15ean izandako bilkuran berritu zituzten Irati Orreaga elkarteko karguak. 7 pertsonek osatuko dute junta berria, orain arteko lana jarraitu eta bide berriak jorratzeko intentzioarekin. Junta berrian lehendakari izendatu zuten Urrobi Kanpineko eta Garbi Txukun garbitegiko Joseba Martinez. Honekin batera elkarte beraren kudeaketan laguntzaile izanen den langile bat kontratatzeko eskaintza zabaldu zuten. Gauza guzti hauetaz […]