Pirinioko planaren inguruko lan saioak

Atzo hasi ziren Pirinioko Plana azaltzeko lan saioak Erronkarin. 30 bat lagunek hartu zuten parte eta saio hauetaz solasteko Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinezekin izan gara. Berak azaldu digu bilkura hauen helburua plana bera azaldu eta jendeak dituen ekarpenekin osatzen joatea litzateke. Saioen egitaraua: Joseba Martinez Irati irratian

Mariano Galartza:” Erasoa ez da izan kasu isolatu bat”

Asteburuan Zaporeak elkarteko bolondresek erasoa jasan zuten ultra-eskuindar talde baten eskutik errefuxiatuei laguntza eskaintzetik itzultzen zirenean. Hori dela eta kontakjtuan jarri gara elkarteko kidea den Mariano Galartzarekin. Berak aipatu digunez ez da eraso isolatu bat, egoera sozio-politikoak hauspotutako ondorioa baizik. Turkia, Grezia eta Europar Batasunaren arteko tira-biren ondorioz hainbat talde hauspotuta dabiltzate eta asteburukoa horren […]

NSKAK Festibala crowdfundinga kanpaina abiarazi du bideragarritasuna edukitzeko.

Urzainkin ospatzen den festibal honek diru iturri bezala crowdfundinga hartu du aurten. Honen inguruan solasteko Eneko Manuterekin izan gara gaurkoan, proiektu beraren inguruan solasteko eta kanpaina berri honen inguruan aritzeko. Ekarpena egin nahi izanez gero, hemen aukera: NESKAK FESTIBALA VERKAMIN NESKAKeko Manute Irati irratian

Emendakin proposamenak 2020. urte osasuntsua izateko

2020. urte honetako lehen kolaborazioa izan dugu Jose Ignacio Ubaurekin. Urtero egure buruari proposatzen dizkiogun helmuga horiek betetzeko hainbat gomendioekin etorri zaigu. Elikadura eta deskantso gomendioak eman dizkigu gaurkoan eta aipatu digu, hurrengo kolaborazioan gai berdinarekin jarraituko dugula. 2020 osasuntsu bat bizitzeko aholkuak Irati irratian

Pirinioko II. Mikroipuin lehiaketa

Gaurkoan Idoia Zabalza-ren kolaborazioa izan dugu. Pirinioetako II. Mikroipuin lehiaketaz aritu zaigu gaurko honetan. Hiru sail desberdin izanen dira, haurrena alde batetik eta 16 urtetik gorakoena, bata euskara menperatzen dutenena eta bestea euskara ikasten ari direnena. Apirilaren 25ean emango dituzte sariak, Auritzen prestatuko duten ekitaldian. Oinarriak eta informazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

#O13EgiaArgira Mikel Zabalza Gogoan ekimenarekin solasean

#O13EgiaArgira traola hartu dute bere gain ekimenekoek euren salaketa kontuak aurrera eramateko. Salaketa horrek bi zutabe ditu, Portu-Sarasola eta Mikel Zabalza kasuen inguruko erakusketa eta leiho zein balkoietan poltsa beltzak eskegi eta partekatzeko dinamika. Guzti honetaz elekatzeko Lohizune Amatria eduki dugu gurean. Berak maisuki azaldu dizkigu bi kasuen nondik norakoak eta dinamikaren oinarriak. Lohizune (Mikel […]

Galdutako Objektuak proiektua aurrera doa

2015ean hasi ziren proiektu honen hastapenak. Mikel Zabalza kasua azaltzeko dokumental bat egin nahi zuten bere senide eta lagunek, gertatutakoa ez ahazteko, ondorengoek jakin dezaten zer pasa zen 1985eko azaroa eta abendu horretan. Enkargua Ahotsako lagunei egin zitzaien, erronka ez zen nolanahikoa izan, bidea ere ez da batere erraza izan baina gaurkoan jakinarazi digunagatik Miguel […]