Zaraitzuko euskararen hamabostaldia

Bi urtetan behin izan ohi da hamabostaldi hau. Kultur ziklo aberatsa dugu, edade ezberdinei zuzendutako saioekin. Aurtengo edizioa bigarrena dugu eta guzti honetaz solasteko Zaraitzuko Euskara Teknikariarekin batu gara, Dabid Salbotxekin alegia. Berarekin errepasatu dugu bai egitaraua eta baita ekimena bera aurrera ateratzeko lana ere. Ekimen hau aurrera ateratzeko Xaiki emakume taldea, Purruxta gazte elkartea, […]

Errigoraren 2020ko Eskutik eskura kanpaina

Badator euskara sustatu eta bertako produktuak bultzatzeko kanpaina berria Errigoraren eskutik. Olioa zein kontserbak eskatzeko unea ireki dute eta honetaz elekatzeko AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin izan gara, eskariak nola burutu eta non jaso ditzazkegun jakiteko. Eros daitezkeen produktuak: Eskariak burutzeko: Errigora AEK-ko Garazi Irati irratian

Gure Aizpeako Kristina eta Karmelerekin Aezkoako martxoaren 8az elekatzen.

Marxoaren 8a bueltan da. Beste toki askotan bezalaxe Aezkoan egitarau oparo batekin datorkigu Gure Aizpea elkarteak antolatuta. Horretaz elekatzen Karmele Galartza eta Kristina Saura izan ditugu gaur gurean. Martxoak 7-8rako egitaraua: Gure Aizpeako Karmele Irati irratian Gure Aizpeako Kristina Irati irratian

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian

Pirinioko planaren inguruko lan saioak

Atzo hasi ziren Pirinioko Plana azaltzeko lan saioak Erronkarin. 30 bat lagunek hartu zuten parte eta saio hauetaz solasteko Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinezekin izan gara. Berak azaldu digu bilkura hauen helburua plana bera azaldu eta jendeak dituen ekarpenekin osatzen joatea litzateke. Saioen egitaraua: Joseba Martinez Irati irratian

Mariano Galartza:” Erasoa ez da izan kasu isolatu bat”

Asteburuan Zaporeak elkarteko bolondresek erasoa jasan zuten ultra-eskuindar talde baten eskutik errefuxiatuei laguntza eskaintzetik itzultzen zirenean. Hori dela eta kontakjtuan jarri gara elkarteko kidea den Mariano Galartzarekin. Berak aipatu digunez ez da eraso isolatu bat, egoera sozio-politikoak hauspotutako ondorioa baizik. Turkia, Grezia eta Europar Batasunaren arteko tira-biren ondorioz hainbat talde hauspotuta dabiltzate eta asteburukoa horren […]

NSKAK Festibala crowdfundinga kanpaina abiarazi du bideragarritasuna edukitzeko.

Urzainkin ospatzen den festibal honek diru iturri bezala crowdfundinga hartu du aurten. Honen inguruan solasteko Eneko Manuterekin izan gara gaurkoan, proiektu beraren inguruan solasteko eta kanpaina berri honen inguruan aritzeko. Ekarpena egin nahi izanez gero, hemen aukera: NESKAK FESTIBALA VERKAMIN NESKAKeko Manute Irati irratian

Emendakin proposamenak 2020. urte osasuntsua izateko

2020. urte honetako lehen kolaborazioa izan dugu Jose Ignacio Ubaurekin. Urtero egure buruari proposatzen dizkiogun helmuga horiek betetzeko hainbat gomendioekin etorri zaigu. Elikadura eta deskantso gomendioak eman dizkigu gaurkoan eta aipatu digu, hurrengo kolaborazioan gai berdinarekin jarraituko dugula. 2020 osasuntsu bat bizitzeko aholkuak Irati irratian