Soldata minimo duin eta propio baten alde grebara!

Euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propio eta duin baten aldeko aldarria zenbait bidetik eraman du aurrera. Esparru desberdinetan, negoziazio kolektiboan eta Nafar zein EAEko gobernuei aurkeztutako ekinalditan plazaratu dute eta bide guzti horietan ateak itxita topatu dituzte. Sindikatuen arabera, Nafarroan 1500 euroko gutxieneko soldata litzateke duinki bizitzeko aukera ematen duen kopurua eta hori bera borrokatzeko […]

Lehen sektorean erreleboa ahalbidetzeko aukerak kafe baten bueltan

INTIAko lagunek kezka dute lehen sektorean dauden esplotazio zenbait erreleborik ez baitituzte topatzen familia barrenean, horretarako INTIAK zerbitzu bat dauka errelebo hori kanpora begira egiteko. Hori bera azaltzeko bi kafe elkartze antolatu dituzte Irurtzunen (Martxoak 3) eta Ariben (Martxoak 5) . Berez bilkura esplotazioa duten lagunei zuzentzen zaie edota lehen sektorean dabiltzanei eta bilkura hau […]

Gaur abiatu da Errigorako udaberriko kanpaina

Herria egiteko Eskutik eskura lemapean abiatu da gaur Errigora ekimeneko udaberriko kanpaina. Ekoizlea eta kontsumitzailea zuzenki harremantzen duen ekimena dugu kanpaina hauxe eta bertan lor ditzazkegu Nafarroako erdialdeko eta Erriberako produktu zoragarri zenbait. Kanpaina honen atzean euren produktuak eskaintzen 900 nekazari inguru ditugu eta honen bitartez eurekin dagoen erlazioa gerturagotu egiten da. Kanpaina hasiera aprobetxatuz […]

Mastinen inguruko jardunaldia izanen da ostiralean Gidari Eskolan

Abeltzainei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu Erronkariko Gidari Eskolak. Formakuntza honetan Mastin txakurren manejuaz arituko dira zenbait aditu eta esperientziadun lagunekin. Artzain Eskola honek apurka apurka dabil  bere garapena egiten, datorren ikasturtean aurreikusten delarik lehen promozioa bertan izena eman dezakeela. Horren esperoan geratu ordez, lehen sektoreari begirako formakuntza saioak antolatzen aritu dira aurten eta horren adibide […]

El Ferialen izanen da Dastatu Pirinioa egitasmoaren bigarren zita

Turismo alorreko planatik eratorritako dinamika dugu Dastatu Pirinioa-Saborea el Pirineo, zeina tokiko produktuak eta tokiko jatetxeak nabarmentzea du helburu. Ideia eta helburu horrekin gastronomia esperientzia zenbait jarri dituzte martxan, lehena Artziko Jauregian izan zelarik. Lehen hitzordu arrakastatsua izan zen, bertaratu zitezkeen toki guztiak bete baitziren. Honen atzean Gestion Ambientaleko lagunak ditugu zeinak Nafar Gobernutik eta […]

Zangotzaldeko ekoizleen produktuekin eratutako saskiak eskuragarri Jakiak Ehuntzen egitasmoarekin

Zangotzaldean produktu bikainak ditugula argi dago eta hauekin eratutako saskiak jarri dituzte eskuragarri Jakiak Ehuntzen-Tejiendo la Despensa egitasmoaren bidez. Bi saski daude haundia (60€) eta Txikia (35€) zeina aukera paregabea emanen diguten bertako produktu goxoak dastatzeko.  Saskien aferarekin Pirineki Esnekiakeko Aitor Zazpe izan dugu gurean eta honetaz ez ezik, bere esnekiekin lortu dituen azken sarietaz […]

Formakuntza saio zenbaitekin udazkena bete dator Gidari Artzain Eskolan

Pixkanaka-pixkanaka etenik gabe badoa Artalde elkarteak Gidari Artzain Eskola eraikitzen. Bide horretan hainbat pausu eman diren arren ez dira bere horretan geratu eta udazken honetarako zenbait formakuntza saio antolatu dituzte, lehen sektorean lanean dabiltzan horiei zuzendua. Guztira udazkena honetan bost formakuntza programa izanen dira hemen zerrendatuko dizkizuegunak: • Oinarrizko soldadura-ikastaroa: prestakuntza horrekin, egunerokoan behar diren […]

Agoitzen komunitate energetikoa sortzeko ibilbideari ekingo diote gaur

Aurelio Leon aretoan arratsaldeko 18etan izanen dute gaur (irailak 18) energia komunitatea sortzeko lehen bilkura. Goizetik gauera sortzen ez den ekinaldia dugu energia komunitatea, energia modu garbian ekoitzi, hobeto erabili eta onurak banatzeko entitate juridikoa dugu. Abenduaren 18a bitarte 6 saio antolatu dira energia komunitatearen ertz guztiak lantzeko. Honen inguruan CEREFeko teknikaria den Aitor Perez […]

Ingurua nola garatu den ezagutu, dastatu eta etorkizuna zer nolakoa duen ikusteko arrastoak

Natura eta artea batzen zituzten tailerrak aurrera eraman eta gero beste ekinbide batean sartuta harrapatu dugu Puy Ziaurriz Oria Ingurugiro hezitzailea. Oraingo honetan Pirinioetan Aldaketa klimatikoak zer nolako arrastoa utzi dezakeen irudikatuko dute, hasieran gaur egungo egoera zein den ikusiz eta bertan, bortuetan lan egiten duen Bilobila proiektuko Aretarekin solasaldi bat eginez. Pirineo Vivant proiektuaren […]

Garei kolektiboak Artisau Merkatua irekiko du gaur Ariben

Zonaldeko 6 artisauk Garei Kolektiboa sortu dute Aezkoako Batzarreko Aribeko Garean artisau azoka bat ezartzeko. Bere produktuen erakuslehio honek gaur irekiko ditu ateak arratsaldeko 19:00tan irekiera ekitaldi baten bitartez. Horren ondotik, abuztuan zehar astezken arratsaldetik igandera bitartean irekiko ditu ateak. Bertan topatuko ditugu Emeki-emeki bitxiak (Itziar Berruezo), Barneko suaren argizari erritualak (Maialen), Huellas Nomadaseko txakurrendako […]