Berragu liburutegi ibiltariari harrera

Gaurko saioan, Mari Mar Agos izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Oraingo honetan Berragu liburutegi ibiltariaren harrera jaiaren inguruan aritu zaigu.Baita ere beste 7 liburutegiekin aurrera eramandako egitasmo berri baten inguruan hitz egin digu. Harrera jaia ostegun honetan eguerdiko 15:00tan Auzperriko Eskolako patioan! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Berandu izan baino lehen, Orain Presoak!

Larunbat honetan presoen aferaren inguruko bi hitzordu nagusi daude Bilbon eta Baionan. Hauen inguruan aritzeko Sareko bozeramailea den Inaxio Oiartzabal izan dugu. Berarekin batera presoen gaur egungo egoeraz aritu gara eta nola ez azpimarratu egin digu egoera iraultzeko guztion aportazioa ezinbestekoa dugula. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]