Musikarekin duten erlazioa ospatuko dute Aurizberriko Musikaren egunean

Ikerketa bat egin beharko litzateke Aurizberriko bizilagunek zer nolako erlazioa duten musikarekin. Instrumentu bat jotzen edota kantatzen duen bizilagun kopurua oso handia baita. Duela urte dexente lagun talde bat bildu eta fanfarre bat sortzearen ideia garatzen hasi zuten. Fanfarrerako instrumentuak erosteko diru beharra zutenez hasi zen Aurizberrin Musikaren Eguna antolatzen , zeina bertako artista eta […]

Eliz-Eskoletan izandako abusuen inguruko dokumentala proiektatu zen Artzin larunbatean

Lizarrako Eliz-Eskolan izandako abusuen biktimen testigantza publikoak izan ziren lan honen abiapuntua. Biktima horiek antolatzen hasi eta Iratxe Perez Barandalla ekoizle eta zuzendariarekin harremanetan hasi ziren. 2019. urtea zen, abusuen afera publikoki eztanda egin berritan eta honen inguruan hasi ziren lanean. Testigantzen dokumentala bat izateaz gain, min baten inguruan biktimak nola antolatzen joan diren bildu […]

Erabakien inguruko hausnarketa dakarren dantza emankizuna igandean Agoitzen

Erabakiak gure egunerokoan txertatuak ditugu eta horiek nola eman gutxitan jakiten dugu. Erabaki horien inguruko hausnarketa dakarte Erain Dantza konpainiako kideak Agoitzera DNA dantza garaikidearen jaialdiaren baitan. Konpainia moduan 2 urte eramanik ere eskarmentu handia duten bi lagun ekoitzi dute 40 minutuko proiektu hau. Julia Razkin eta Ioar Labat ditugu, igandean taula gainean izanen ditugunak. […]

Almadiaren eguna indartsu dator larunbata honetan Burgira

Ezka ibaiko urak bezala gogotsu dator aurtengo Almadiaren Eguna Burgira. Ondare Kulturala bezala izendatutako jai honek zentralidadea hartzen du Nafar Pirinioetan. Urtero ere zita aprobetxatu egiten dute pertsona eta erakunde edo elkarte bat omentzeko, aurtengo omenduak Jean Marie Ekai musikaria eta Izabako Kurruskla elkartea izanen direlarik, hauek izanen dira aurtengo urrezko almadiak. Goiz goizetik hasiko […]

Apirilaren eta itzalaldiaren errepasoa eta zubirako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Apirileko datuak eta asteleheneko itzalaldia izan dugu hizketagai David de Andres lagunarekin. Ondoren aste amaiera honetan dugun zubirako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Apirilaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Apirila euritsua izaten ari dela komentatu dugu David de Andres lagunarekin. Egun gutxiko etenaldia izan baitute prezipitazioek udaberri hasiera honetan. Horren ostean, asteburu honetarako eguraldi iragarpena ekarri digu.        David de Andres Irati irratian

Pintaketa arrazistei aurre egiteko elkarbizitzaren alde eta arrazismoaren kontra batzeko deia egin du Agoitzeko udalak

Agoitzen bi aste dira herrian barna izaera arrazistadun margoketak agertu zirela. Hauek autoritateen aurrean salatuak izan ziren eta udalak gaitzespen mezua helarazi zion herriari eta elkarbizitzaren aldeko mezua zabalduz. Hori bakarrik ez eta ostirala honetan elkarretaratzea egitera deitu dituzte herritarrak arratsaldeko 19:30tan udalaren parean. Hau aitzakitzat hartuta Gizarte-Ongizate alorra daraman Ana Cosin zinegotzia izan dugu […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Erdi gaixo eta lanean topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina Aurizberriko Liburutegian. Gaurkoan aipatu digu Liburuaren egunaren bueltan zenbait kontu atzeratu dituztela eta ez dutela zoritxarrez behar bezala ospatu, baina iritsiko dira aktibitateak. Horren ondotik gonbidapena luzatu digu bertaratu eta bertan dauden istorio eta liburuetaz zipriztintzera. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Nagoren hitzaldi baten bitartez Iruñean dauden harrera sareen berri emanen dute ostegunean

Egoera zaurgarrian dauden pertsonei harrera egiteko Iruñean hainbat sare egokitu dira, herritarren partetik administrazioa heltzen ez den kasu horietara heltzeko. Pertsonak zein familiak artatzeko guneak dira, beren sorterria atzean utzi eta migratzera behartuta sentitu direnak. Astero heltzen dira guregana eta horiek artatzeko hainbat proiektu garatu dira. Horien inguruko informazioa helaraziko dute bihar Nagoren eta hau […]

Udaberri honetako eguraldiaren errepasoa eta aste santuko eguraldia David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Udaberri ekaitsua izaten ari gara eta honen adibide dira azken astean izan ditugun ekaitzak litroska majo batzuk utzi dizkigutelarik. Hauen zergatia azaldu digu David de Andresek baita Aste Santurako izanen dugun eguraldiaren berri eman ere        David de Andres Irati irratian