Antzerkia ardatz duen jaialdia da Baratxinto Fest
Erronkarin antzerkia ardatz izanen duen jaialdia antolatu dute Saioa eta Anderrek. Beraiek antzerkigintzan lanean jarduten dute eta ideia polita iruditu zitzaien horrelako jaialdi bat antolatzea Erronkarin. Lehen zita pasata zapore onarekin daude eta gurean esan duten bezala jarraikortasuna izanen duen jaialdia izanen da. Gaur, gurean, Baratxinto Fest. Saioa eta Ander Irati irratian